inprimatu
Presindent berri baten beharrik badenetz
Izenburua:
Presindent berri baten beharrik badenetz
Sinadura:
J.D.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.D

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
681.zk.
Orrialdea:
4

President berri baten beharrik badenetz

 

J.D.

 

 1

 

 Frantziak behar baititu

 Chahupideak ttipitu,

 Galdez ari da Pompidou:

 «Hortako zer behar dugu?»

 Gehienek arrapostu:

 «Charles handia beiratu!»

 

 2

 

 Ni ere abisu bera

 Noa kantuz emaitera:

 Tturrindu etche meharra

 Onjarrez bizi beharra.

 Balia tresna chaharra!

 Charles dezagun begira!

 

 3

 

 Denbora zoin laster doan!

 Bortz urthe dela karguan!

 Ordain baten beharrean,

 Nor ezar Presidengoan?

 Ez destela ubidean:

 Atchik Charles timoinean!

 

 4

 

 Alde onak eta tcharrak

 Baditu gure chaharrak:

 Jende, diru eta lurrak,

 Galdu zaizkio bakarrak.

 Oro ahazten denborak...

 Gaizo Charlesi eskerrak!

 

 5

 

 Baginu President berri,

 Behar ginuke hain sarri

 Soineko berriz ezarri,

 Gostarik diru zen nahi.

 Ez zaizko jeneralari

 Fildak higatu ihaurri!

 

 6

 

 Berri batek, ikasteko,

 Erakusleak beharko,

 Zer gisaz den mintzatuko

 Hitz hutsez jenden biltzeko!

 Charles prest dugu laneko:

 Hori badaki ongisko.

 

 7

 

 Badaki beso hedatzen,

 Burua goiti harrotzen,

 Nechkatoen besarkatzen,

 Milaka esku tinkatzen:

 Ez da, ez, gure Charlesen,

 Erakuslerik behartzen!

 

 8

 

 Ez gal sos, ez denborarik,

 Egiteko bozkatzerik:

 Charles denen buru atchik,

 Ez baitu bertze ametsik,

 Gizon bat denen artetik

 Aurki dadien urusik!

 

 9

 

 Utz-azue dezan egin

 Atomiko bonba behin;

 Utz-azue samur dadin

 Erresuma guziekin,

 Frantses langilearekin

 Eta laborariekin...

 

 10

 

 Ez du Frantziak engoitik

 Bertze nehoren beharnik.

 Charles dohatsu delarik,

 Munduan ez da penarik.

 Charles buru den ordutik

 Ez othoi bilha bertzerik!


inprimatu