inprimatu
Eskualdun batek Kaliforniatik
Izenburua:
Eskualdun batek Kaliforniatik
Sinadura:
J.C.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.C.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
909.zk.
Orrialdea:
7

Eskualdun batek Kaliforniatik

 

J.C.A.

 

 1

 

 Orai berriki irakurtu dut Herria Eskualdun kazetan

 Bi eskualdun diskusionez elgarri urrun danikan

 Gore mintzaira sanjatzen ari dela leheno danikan

 Izkiriatzen ere dugula, hitz zonbait berriturikan.

 

 2

 

 Estimatzen dut bi jaun horien oraiko diskusionia

 Arrazoin horren jujatzeko ez naiz aski kapablia

 Bainan horgatik eman nahi dut neure opinionia

 Hobe dugula gizon jakintsun horier galdegitia.

 

 3

 

 Konpreni dezaun nonbait badela Eskuaran falta haundia

 Herri batetik eta bertzera badugu diferentzia

 Ainitz aldiz gertatzen dena, neke da konprenitzia

 Abantail laike gisa batera, Eskuara oro ezartzia.

 

 4

 

 Lan hori utzi behar ginuke gizon inparzialetan

 Denborarikan galdu gabe ar diten lan horietan

 Erakuspenak zabal ditzaten, Eskualdun guzietan

 Ontsa finkatu arteraino gure buruko muinetan.

 

 5

 

 Eskualdunak mintzo gaituzu urrun Eskual herritik

 Guk ere odol bera baitugu, ait-amek emana sortzetik

 Nahiz beharrak manaturik urrunduak gira hortik

 Odol hau bera gure zainetan joanen gira mundutik.

 

 6

 

 Eskualdunak oro batian segi dezagun aurrera

 Behar bezala arraņatzeko desberdin dugun mintzaira

 Liburu eta erakuspenak heda ditzagun hortara

 Norbeit bederen entsega bedi, berandu gabe sobera.

 

 7

 

 Jendeak ez du munduan behar beretzat bizi bakarrik

 Nahi badugu bertzetarikan izan nehon estimurik

 Gore mintzaira zuzen ezarriz ez laike onduan dolurik

 Konprenitzeko batak bertzia, abantail luke segurik.

 

 8

 

 Lehenago ere ezarria dut, bertze bertsu batzuetan

 Eskual herriak hurbil bainan, diferente mintzairetan

 Serioski hor lotzen bagira gure hitz eta obretan

 Ez da dudarik eman ginio gure mintzaira odretan.

 

 9

 

 Odre onetan emanez geroz gure mintzaira Eskuara

 Emeki emeki junta gindaizke, Eskualdunak elgarretara

 Ideia hori gogoan hartuz entsega gaiten hortara

 Orok batian altxa dezagun gora Eskualdun bandera.

 

 10

 

 Ofentsatuek barka dezazue, eta ez ahalaz gaitzi

 Ez bainiz segur xede hortako bertsu hon emaiten hasi

 Ainitzak hemen hutsian girela behar ginuke sinetsi

 Gore mintzaira berdin ta zuzen, nahi nuke nik ikusi.

 

 11

 

 Adios beraz adixkidiak nahi ziuztet despeditu

 Batto Buffalon, bertzia Baionan, urrun gatikan gertatu

 Diskusionia segi dezazien, ez dut nahi debekatu

 Bainan Eskuara bat egitera, gaiten oro entsegatu.


inprimatu