inprimatu
"Eguberri-ko agur bat" Kaliforniatik
Izenburua:
"Eguberri-ko agur bat" Kaliforniatik
Sinadura:
J.C.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.C.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1783.zk.
Orrialdea:
5

"Eguberri-ko agur bat" Kalifornia-tik

 

J.C.A.

 

 1

 

 Eguberri eguna ari da hurhiltzen

 Jesus-ek ere ditu urteak betetzen

 Negu hotz-ilunean Betlemen sortu zen

 Ordu beretik hasi gu gatik sofritzen.

 

 2

 

 Hogoi-ta-hamahiru urteren buruan

 Juduek hit zaukuten herra jeloskuan

 Bakea nahi zuen zabaldu munduan

 Juduentzat afruntu omen zen orduan.

 

 3

 

 Egin dezagun oral Jesusi otoitza

 Haren izen sainduan eskainiz bihotza

 Lanjerretan ez gaiten nihun ere lotsa

 Beti bezain beharra guk haren laguntza.

 

 4

 

 Agur hau hedatzeko, kazeta "Herria"

 Zueri ematen dut nik lehen kargia

 Irakurtzalek jakin dezaten egia

 Euskaldunek dugula nun nahi fedia.


inprimatu