inprimatu
Partarrieu erretor ohiari
Izenburua:
Partarrieu erretor ohiari
Sinadura:
J.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1386.zk.
Orrialdea:
5

Partarrieu erretor ohiari

 

J.A.

 

 1

 

 Pertsu berriak egun kantatzera noa.

 Maite denaren alde bihotza badoa

 Adinak urrunduhik erretor laņoa

 Haren eskas handiak kausitzen naiz joa

 Sanoki egin baitu gure artzaingoa.

 

 2

 

 Jainkoak buhaturik Ukan ditutzunak

 Erakutsi dauzkigu zure nortasunak

 Gaizkia berdin maite baitu haurtasunak

 Zer den argia eta zer diren ilunak

 Jakin-arazi dauzku duzun maitasunak.

 

 3

 

 Zerbait gostarik egin baitzinen jakintsun

 Erreprotxurik nehoiz zutaz ez dut entzun

 Handi ala ttipiak zureak gintutzun

 Ikusiz zonbat xuxen gidatu gaituzun

 Ezin Ula daike zain bihotz ona duzun.

 

 4

 

 Hogoi urte eginik Aintzildarren apez,

 Len onik egin duzu denboraren epez

 Salle ereman ere aise bezain nekez

 Traba frango izanik bide hortan trebes

 Ez duzu utzi bide erditan herabez.

 

 5

 

 Argitu izan gaitu beti zure garrak

 Zu ganik gintuela Jainkozko indarrak

 Hunkigarriak zure prediku suharrak

 Arimetan piztuak tutzun su pindarrak,

 Lotu badira saibu, ditazke bakarrak.

 

 6

 

 Aintzilen zinelarik zertsu den gertatu

 Konbeni balinbada nahi dut aipatu

 Zure denbora ez da debalde pasatu

 Aldare aintzin hori berria moldatu

 Ta eliza barneko paretak tindatu.

 

 7

 

 Partarrieu, izan da apez bat zuzena

 Nik ezagutu dutan artzainik onena

 Jendetaz ta elizaz axola zuena

 Pertsutan agertzen dut herritarren pena

 Orroitzapen gurekin gelditUlo dena.

 

 8

 

 Landare ttipi nintzan zu jin zinelarik

 Berdin gaizki lerrakor zaiken heietarik

 Zuk ez bazindu hartu guretzat artarik

 Zuzen menderatzeko ez dago dudarik

 Girixtino on guti zitaken gutarik.

 

 9

 

 Zure bertutez gira joanak argira

 Gore lehen urratsen emaile baitzira

 Ezin Uka ditaken iguzki dirdira

 Sartu deraUkuzuna bihotzen erdira

 Gure ganik hartzedun gelditUlo zira.

 

 10

 

 Zure nortasuneko bertzerikan nehon

 Ez dut uste hoberik munduan badagon

 Gure artzaina luzaz zirelakotz egon

 Jaunari diot eman dezautzun zorion

 Gutaz orroituz luzaz bizi zaiten Kanbon.

 

 11

 

 Zure orroitzapena gutan ez da hila.

 Hanbat ona izanik denentzat umila

 Aintzildarren gogoa zurekin dabila

 Nehoiz ibili gabe laudorio bila

 Gutartean eginez zuri esker mila.


inprimatu