inprimatu
Kolorado-ri mintzo
Izenburua:
Kolorado-ri mintzo
Sinadura:
J.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1149.zk.
Orrialdea:
5

Kolorado-ri mintzo

 

J.A.

 

 1

 

 Pertsu berriak ateratzen tut oraino hanbat gogotik

 Abisu berri bat dut ukana berritan Koloradotik

 Jean Urruty-k daut galde egina Ainzilen bere ahotik:

 Gure berriak heda pertsutan Eskual-Herriko xokotik.

 

 2

 

 Ameriketan, hasia eta Bizkaian dute finitu

 Filma berri bat egin dutela nahi ginuzten argitu

 Amerikano ta Eskualdunak betan dirade partitu

 Elgarren behar hori zer zaiken orai baitute senditu.

 

 3

 

 Egina duten filma izena dago «Eskualdun artzaina»

 Horrek erakuts omen dezake mendian dagon mahaina

 Eta bestalde Eskualdun batek lanerako daukan zaina

 Gure odola hango lurretan azkar baitago eraina.

 

 4

 

 Filma berria kusiko dugu naski helduden urritan

 Amerikako eremu batzu erakutsiz telebixtan

 Hango artzainak eta ardiak arrantxio ta menditan

 Gure anaien bizia hola ukan dezakegu bixtan.

 

 5

 

 Jean Urruty-ri dazkot nik egun igorriko goresmenak

 Zure medioz egin baitira gauza eder hoiek denak

 Argitu nahiz horgo moldetaz itsutuki ginaudenak

 Ez ziren ehun zu bezalako hori eginen zutenak.

 

 6

 

 Elgarrekilan egon denbora izan zerauku laburra

 Ez nuen uste ene herrian itea lehen agurra.

 Artetan malte duzu kustea zeure sort-lekuko lurra

 Maitasun hori begiratzeko zinezko Eskualdun haurra.

 

 7

 

 Koloradotik Bizkaiaraino gero Donazaharrera

 Jin izan zira zure herria ta haurriden ikustera

 Handikan berriz Aintzile herri ttipirat besta itera

 Zuri eskerrak ez nintzan hortik deusikan gabe atera.

 

 8

 

 Gazte gaztetik joana eta egonki Ameriketan

 Nahi zinuen zuk egin lanak ager nitzan pertsuetan

 Filma horretaz denak jakintsun izan diten bazterretan

 Interpretaren behar-ordua zutela Eskualdunetan.

 

 9

 

 Erranik aski badaukat orai denek konprenitzekotan

 Oral jatzartu baigira segur leheno ginenak lotan

 Agerkaria hedatu dautzut erran bezala bertsotan

 Gure mintzaira maitea denek batean salbatzekotan.

 

 10

 

 Oraino handi gaitela lehen ginaudenak hanbat guti

 Eskualdun famak ordu baitzuen telebixtan zadin xuti

 Kuraiaz lotuz lan horietan zinez ez zinen beldurti

 Zuri eskerrak eta goraintzi adixkide Jean Urruty.


inprimatu