inprimatu
Gizonaren laur sasoinak
Izenburua:
Gizonaren laur sasoinak
Sinadura:
J.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1159.zk.
Orrialdea:
5

Gizonaren laur sasoinak

 

J.A.

 

 1

 

 Hasiko naiz kantatzen pertsu berrietan

 Sujeta dut urteak dauzkan sasoinetan

 Jendearen bizia da konparatzetan.

 Kanpoa berderikan den primaderetan

 Iduri du gaztea hogoi bat urtetan.

 

 2

 

 Primadera eder da bere liliekin

 Arboleak ostatzen kolore berdekin

 Hegaztinek kafirak iten plazerrekin

 Mutil-neska gazteak ideia berekin

 Lan horri lotzen dira biga elgarrekin.

 

 3

 

 Uda jiten denean lotzen da lanari

 Iguzki garbienak beroa lurrari

 Nola belarra beti pusan baita ari

 Kabalek ere dute orduan janari

 Bainan pentsatu behar bertze urteari.

 

 4

 

 Jendeak daukan udan berrogoi urtetan,

 Pamiliatua den hori pentsaketan

 Bere haurretaz griņa badauka artetan

 Girixtinoki nahi beren urratsetan

 Karlosa libroago da bere xedetan.

 

 5

 

 Hirugarren sasoina baita Larrazkena

 Orduan pasatua hero haundiena

 Gain-behera ari da gauzik ederrena

 Deia pasatua den denboraz da paria

 Eta berriz ezin has iragana dena.

 

 6

 

 Gisa berean dago jendearendako

 Larrazkena da hirur hogoi urtetako

 Lehen egiten nian hala ta holako

 Orai indarrak joan ta gorputza flako

 Prestatzen hasi behar beste mundurako.

 

 7

 

 Laugarrena, negua zenbat den lazgarri

 Euria ta elurra usu dira ari

 Edertasunik deus ez, nigar egingarri

 Udan lotu ez dena bihotzez lanari

 Hotzen azpian dago herio janari.

 

 8

 

 Neguari konpara ditazke xaharrak

 Bere aldia egin du heien indarrak

 Uste-gabean berdin itzaltzen bakarrak

 Serios-arazten du orduan beharrak

 Heieri argi beza zeruko izarrak.

 

 9

 

 Pertsu hauk ikastea ez dautzut galdatzen

 Nahiz ez duten nehor ahalaz kolpatzen

 Jainkoak egin gauzak ditut hor aipatzen,

 Arima beti berdin, gorputza saniatzen

 Lurra eta zerua nituen kantatzen.


inprimatu