inprimatu
Bertsulariak hirugarren haurrari agur
Izenburua:
Bertsulariak hirugarren haurrari agur
Sinadura:
J.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1833.zk.
Orrialdea:
3

Bertsulariak hirugarren haurrari agur

 

J.A.

 

 1

 

 Mila bedatzi ehun lau hogoi eta bosteko urtean

 Berriz atsegin oso gozo bat gure bihotzen urtean

 Sartu izan da urrietako San Lukas egun maitean

 Hirugarren haur, bigarren seme, sortu zaiku arlotean

 Lehen alabak maite zaituzte gaur bi anaiak batean.

 

 2

 

 Bernadeta, zu, lehena zaude geroztik Peio ta Migel

 Jainkoak berak zakien nola mundu huntarat zaizken hel

 Aitamentzat gaur zuek zarezte maitasun onaren sabel

 Euskaldun zintzo bilaka zaizte gelditu gabe errebel

 Pentze onetik doakon bazka ez dadien aurki uspel.

 

 3

 

 Jainkoak zaitu Migel semea zu gutarat ekarria

 Aitamek zauzten hirugarren haur bihotzez maitagarria

 Guretzat izan zaite zu beti zorionen iturria

 Zuk daukazuna gure odola euskararen hazkurria

 Izan dadila nahi ginuken herriko salbagarria

 

 4

 

 Ez naiz sobera barna sartuko zure idaien manatzen

 Badakit noizbait hasiko zira gauzak ontsa esplikatzen

 Orduan zuhaur utziko zaitut zeure bidea hautatzen

 Gutarik ukan odola zuk ez balinbaduzu ukatzen

 Bizi naizeno aditu nahi zintuzket perisu kautatzen

 

 5

 

 Seme maitea, erranen dautzut orai solas beharrena

 Euskal-Herrian klase frango da horrek emaiten daut pena

 Batzu sustenga eta besteak gain gainetikan kondena

 Ardurenean eskualtzaletan hori da gertatzen dena

 Galdatzen dautzut egin dezazun ahalik hobekiena

 

 6

 

 Migel dohainik kausitzen bada gogo bihotzen artean

 Beti zintzoa ager zaite zu solas eta bertutean

 Segitu behar balinbazira zu aitaren izaitean

 Bertsuz gorena eginik daukat adin gordin ta betean

 Peio ta Migel, ordaint zazute aita begiak hestean.


inprimatu