inprimatu
Bas-herriko manera
Izenburua:
Bas-herriko manera
Sinadura:
J.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1236.zk.
Orrialdea:
5

Bas-herriko manera

 

J.A.

 

 1

 

 Bas-herrietan lenago bazen oraiko jenden doblia

 Oraino berriz bertze gisetan dago gaurko itzulia

 Hirirat oro doatzi ustez kausi bizi bat hobia

 Bainan ez dute nehoiz ukanen estakururik gabia.

 

 2

 

 Neskatxak dira hirirateko ene ustez aintzinean

 Laster ezkontzen dirade berdin, sartu. aintzin adinean

 Mutiko ile luzeak nahi basa-urdien heinean

 Galtza urdinak izanik ere jauntto horien soinean.

 

 3

 

 Zertako beraz Eskual-herritik doatzi hola ihesi

 Etxean sortu miga gazteak etxen behar luke hezi

 Hiriko ate guziak zabal eta etxekoak hetsi

 Bizia eman daukun lekuak ez luke hori merezi.

 

 4

 

 Mutiko frango bazen etxetan zutenak plantatu gogo

 Neskak galdegin laborantxako ta hek hirian naiago

 Ukan balute Eskual-herriaz amodio gehiago

 Ez zen entzunen gelditzen egun hemen hoinbeste donado.

 

 5

 

 Ene beharriz entzun dutana aipatzea dut zilegi

 Duela zonbait egun hiritar batek erranak loi egi

 Maleruski han ortziraleak baitituzte arduregi

 Sortu etxerat itzul laizkela ez balute berantegi.

 

 6

 

 Harek errana ene gogotik ezin diotana utzi

 Bere xangrina nolakoa den osoki du erakutsi

 Bizia uros pasa ustean berak duela errautsi.

 Erran ditake zerurat nahiz linboetarat da jautsi.

 

 7

 

 Neska gazteak, hiriko molder daukazue esperantxa

 Iduri eta aisetasunak emaiten duela xantza

 Nabi duenak hartu gostuan aise uzten laborantza

 Gisa horretan bizi direnak badauka gaitzeko mantxa.

 

 8

 

 Dudarik gabe kanpaņan baino hirietan baita hobe

 Etxekandere Eskual-herrian sartzia dute herabe

 Kontseilu on bat eman nahi dut geldituz arrazoin jabe

 Bas-herriak ez horrela kite hutsak konpletatu gabe.

 

 9

 

 Ezin errana denentzat toki badela Eskual-herrian

 Hamar haurride ez baititazke arraņa etxe berian

 Bainan guziak gogoz hartuta eman daizke agerian

 Eskualdun haurrek ez bezate utz beren lurra miserian.

 

 10

 

 Pertsu haukien aditzaileak berak aise dira osa

 Arrossagaray oraino ere nola dagoken karlosa

 Bainan halare more onez betitik nago urosa

 Laborarisa izanen baita bilduko dutan esposa.


inprimatu