inprimatu
Arrangura bat
Izenburua:
Arrangura bat
Sinadura:
J.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1949.zk.
Orrialdea:
6

Arrangura bat

 

 

 1

 

 Iragan egun batez ostatuan dut jan

 bertze bortz gizonekin, bi apez heietan

 etxeko andereak egina men lan

 eltzekari gotorra ilar asko inthan.

 

 2

 

 Ostatuan sartuta, zoinek gure alki

 hartu dugu edozoin, nun zen ere toki

 hiru argal aldean jarri, zoin goxoki

 pleatzeaz griņatzen mimenak ez daki.

 

 3

 

 Bazkari ona gatik badut arrangura

 tarroa dautalakotz gerriko ingura

 gose bainan ezin jan aitzineko hura

 bi estoken artean gorri beltz itxura.

 

 4

 

 Gure lerro zabalak bazuen itzala

 aldizka hatsa hartuz ahal zen bezala,

 betan ezin apaldu, nola daike alha

 hola nai duzu janak on egin dezala?

 

 5

 

 Ganderailuz taloak nasaiki partitu,

 argal hoiek zutenian krixton apetitu

 ez dira berehala jatetik gelditu

 dupina hustu arte ez dette etsitu.

 

 6

 

 Molde hortan bermatuz, laster ohargarri

 mehatuko girela, nor laiteke harri.

 Argal horier aldiz so egizu sarri

 hean alki beretan diren aise jarri.

 

 7

 

 Pertsu hauk eman ditut daiten urrikaldu

 ingurua duenak gosea ere du

 untzi ttipiegian ainitz sartzia galdu

 eltzea gaindi aintzin eman edo saldu.


inprimatu