inprimatu
Agur Iruņa
Izenburua:
Agur Iruņa
Sinadura:
J.-L.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
J.-L

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
744.zk.
Orrialdea:
4

Agur Iruņa

 

J.-L.

 

 1

 

 Agur Iruņa, Hiri Saintia, Euskal-Herriko bihotza,

 Mila bat urtez izan zirena gure Erregen egoitza!

 Palazioetan, ixiltu bada aspaldian heien botza,

 Zu zira beti Euskal arresen artzaiņ egiazko bakoitza

 Iratzar zite, bil artaldea, jeiki baita aize beltza...

 

 2

 

 Entzun, Iruņa, itsas aizea eta arrazaren deia,

 Bazter utzirik plazer arinak et arrotzen lehia.

 Kastillak eijer elhea bena bekan diozu egia

 Euskal jentea tronpatuz baitu betatzen bere zakia

 Eta anaiak algarren kuntre haxituz biltzen ogia.

 

 3

 

 Itsas aizea, oi aize latza, hozten dutiana bazterrak,

 Bena ebia ekarten ere eta harrotzen auherrak!

 Enbata hori entzun orduko kexatzen dira etsaiak,

 Ezen ikusiz nola dutian agertzen beren ohointzak,

 Lotsa bat die: laster kanporat igor ditzan, bai, Nabarrak.

 

 4

 

 Orbit, Iruņa, zer zinandian, oi arbasoen denboran,

 Euskal jentea libro zelarik mendian eta zelaian.

 Zure arraza hedatu zuzun bortiaren bi aldeetan,

 Goi-Nabarratik Baxe-Nabarran, Lapurdin eta Araban,

 Gipuzko, Bizkai eta Zibero, hots zazpi probintzietan.

 

 5

 

 Agur, Nabarra, gure amatto, probintzietan lehena,

 Ez probintzia, bena Erreņu hamar bat mentez izana.

 Orai arrotzen pean ikusiz, galdurik azkatarzuna,

 Oi Erresuma xahar maitea, zure haurren bihotz-mina

 Euskal semeak jeikiko gira, goretsia zure izena...

 

 6

 

 Xutik, anaiak, altxa dezagun Nabarrako Erresuma

 Zoinek hedatu zian mundian gure kasta eta fama.

 Gora Iruņa, Hiri Saintia, ta gora Zu, gure Ama.

 Zure altzoan berriz bil azu Euskal-Herrien Arima,

 Beti zurekin BAT izan dadin ZAZPI anaien Bilduma.


inprimatu