Santa Grazi
J., C.-H.
Halaber entzûn dügü bostetan :
«Santa Graztarrak dirade basak.»
Tziauzte hunat ikustera, artetan.
Har Ihizkundizeko bidexkak.
Basa Jaun bogatzen badüzie,
Bi ürhats harekin egin zazie.
«Zer Jaun eztia dügün baratü,
Ez batere ez hartaz gü lotsatü.»
Hel zitaie beste basetara,
Larhargi laminen ikustera,
Horiek nula dirade gurekilan,
Bazter orotan bizi bakian.
Agian Agerrepeko leziala
Zütieie beren erresumala,
Khakuetako arrolla gaintik,
Lagüntürenko, amiatürik.
Bedatsian, baguak adelatzen
Hasten dielarik ostuetan,
Eta bazter güziak parpiñatzen,
Sogin zazie, zelü urdintsütan,
Behibetako Andere Xuria
Ekarten üda ederreko berria.
Nihuiz ez diala Santa Graztarrak
Baketiarrer ebaki büriak,
Ez eta goxoki zielarik
Behin ere egin tzarramikarrik.
Bena heltzen bazidie gütara
Zien nahastekarien ezartera,
Jakin zazie besten arabera
Hala hala girela minbera.
Bazakien, leheneko ephetan,
Gure herritarrek, oihanetan,
Beren güdükarier ikasazten
Nula hobekinik borrokatzen.
Behin beno habotan ikusten
Ahal güntükian besten lagüntzen,
Etsaiek pettarreko elgiak,
Satorrak üdüri sathorlanak,
Ozteka zütielarik itxesten.
Behin berria zaie ekarten
Heltzen direla, saldo handian,
Hegualdilat eraitsi nahian.
Frankuak ditazke Dagoberrek
Igorririk Basabürün gora,
Uskal-Herri ordüko indarrek
Ezpeitzien üzten hedatzera
Bere erresuma orotara.
Santa Graziko güdükariek
Dütie ixil ixila guaitatzen,
Ehüarreko naban sar ditian,
Basa ahüntzen ihiztokian.