inprimatu
Jesus eta bere Amari
Izenburua:
Jesus eta bere Amari
Sinadura:
Juan Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olasagarre, Juanjo

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
92.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jesus eta bere Amari

 

Juan Jose

 

 Ama nerea jakiņ nai nuke

 zergatik zauden negarrez,

 zure barrena egon bear du

 oso betez naigabez.

 ŋnere okerrak ote dirade

 jarri zaituztenak miņez?...

 bai, oyek dira, baņa damu det

 ta nizaz erruki zaitez.

 

 Erruki zaitez, erruki nizaz

 ama doloretakua,

 pekatari bat besterik ez naiz

 zu naigabetutakua;

 nik dizut zuri begietatik

 isuriazi malkua,

 nere okerrak illazi zuten

 zure seme zerukua.

 

 Nik zure seme Jesus onari

 gorputza nion urratu,

 eta gaņera esku ta oņak

 iltze gogorrez zulatu;

 oinbeste kalte egin nizun nik

 egindakoan pekatu,

 bat ere ez dut berriz egingo

 damu det eta barkatu.

 


inprimatu