inprimatu
Chorikumeak
Izenburua:
Chorikumeak
Sinadura:
Juan Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olasagarre, Juanjo

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
68.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Chorikumeak

 

Juan Jose

 

 Kabi chokoan chorikumeak

 chiuka daude amari,

 baņa alperrik zergatik ama

 iņundik ez dan agiri;

 urruti gabe aita an dabill

 adarrik adar kantari

 ume gasoen erruki gabe

 begira eguzkiari.

 

 Bere mokoan jana arturik

 ama danean etortzen,

 erdi lo dauden makalak ere

 aguro dira esnatzen,

 batek nai eta besteak-bear

 guziak dira sayatzen

 lepoa luze-luze egiņik

 mokoa dute zabaltzen.

 

 Ondo lumatu baņo lenago

 asten dira irten nairik

 beste geyago nola dabiltzen

 inguruan ikusirik;

 aldameneko adar batera

 erortzen da bat kabitik

 besteak ere laister dijoaz

 ondoren bere atzetik.

 

 Lumak arrotu ta otzak dar-dar

 kabitik irtendakoan

 gelditzen diran tokian daude

 aei eziņik egoan;

 Ama leyala ayentzat dabill

 chichare billa soroan

 aundi samarrik billatzen badu

 jan gabe dakar mokoan.

 


inprimatu