inprimatu
Un pastorcillo - Artzaitxoa
Izenburua:
Un pastorcillo - Artzaitxoa
Sinadura:
Juan de la Cruz, (San)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Cruz, Juan de la

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
486-487

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Artzaitxoa

 

Juan de la Cruz, (San)

 

 (A)

 

 Kristo ta animaren Jainkorako beste zenbait kanta

 

 Artzai gaixoak min du bakar,

 pozik gabe, atsekaberik,

 artzaineska gogoan emanik,

 biotza zauriz aren maitetan.

 

 Ezta minduru maiteak zauritzez,

 orrek eztio damurik ematen,

 biotza zaurituz edukiarren;

 aztu dulakoz ari da negarrez.

 

 Artzaineskak azturik daukanaz

 gogora utsez, atzerrian

 mingarri nai du gaitz-eraman,

 biotza zauriz aren maitetan.

 

 Onela diņo: Ai ene!, zoritxar

 ni maitatzea nai eztunari,

 nigandik alde dabillanari,

 biotza zauriz aren maitetan!

 

 Andik luzaro zugaitz batean

 besoak eda ditu ederrik,

 eta bertan geldi da illotzik,

 biotza zauriz aren maitetan.

 

 ***

 

 (B)

 

 Artzaitxo bat bakar dago ta ilunik,

 atsegin eta pozik ezean,

 gogoa tinki bere artzainsan,

 bularra maitez oso zauriturik.

 

 Maiteminduaz ez dagi negarrik,

 ez du ta atsekabeak samintzen,

 biotza zauritan daukanarren;

 baiņa aaztua danentz, dago larri.

 

 Bere neska aratzak daukala aazturik

 gogora utsez, oņaze gorritan

 naita, zigorpetzen da atzerrian,

 bularra maitez oso zauriturik.

 

 Ta artzaitxoak dio: bai errukarri

 nere maitetik okertu dana,

 ta ni ikusiz goza nai ez duna

 ta bularra aren maitez zauriturik!

 

 Ta aldi luze ondoren, zuaitz bati

 gaiņa ar dio, ta besa betean,

 illik lotu da, aitatik dilindan,

 bularra maitez oso zauriturik.

 


inprimatu