inprimatu
Romance sobre el salmo «super flumina Babylonis» - Erromantzea &#
Izenburua:
Romance sobre el salmo «super flumina Babylonis» - Erromantzea &#
Sinadura:
Juan de la Cruz, (San)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Cruz, Juan de la

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
500-501

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Erromantzea "super flumina Babylonis" salmuaz

 

Juan de la Cruz, (San)

 

 Babiloniako ibai

 ertzean eseri nintzen,

 hantxe negarrari eman

 eta lurra malkoz urtzen

 hain maite zintudan, Sion!

 zutaz oroitu bainintzen.

 Zure oroitzapen gozoak

 ninduen anitz samintzen.

 Jaietako soinekoen

 ordez lanekoak jantzi,

 sarats hezetan zintzilik

 kitarak nituen utzi,

 gogoari zugandiko

 itxaropenean eutsi(z).

 

 Han bihotza urraturik,

 maiteminak jo ondoren.

 Hil nintzala esan nion,

 min gaitzez jo baininduen.

 Jakin arren kiskalia

 behar nuela nik izan,

 haren sutara nindoan

 hegaztiņo baten gisan.

 Neugan hiltzen ari nintzen;

 arnasa nuen zugandik,

 zugatik neugan hil eta

 berriro biztu zugatik;

 bizia nahiz heriotza

 baita zure oroipenetik.

 Mende ninduten arrotzak

 biziki ziren alaitzen.

 

 Siongo kantaz galdezka

 niregana etortzea:

 -Kanta Siongo eresi

 ea nolakoak diren.

 -Nola kanta atzerrian,

 Siongatit bainengoen

 malkoz, han poza izanik,

 nola poz ninteke hemen?

 

 Hartaz nintzateke ahantziko

 atzerrian poz banendi;

 mintzatzeko nuen mihia

 ahosabaian itsats bedi,

 nonnahi nagoela ere,

 zutaz ahanztea baledi.

 

 Sion, Babiloniako

 erramu berdeengatik,

 zugan maiteen izanik,

 ene eskuina ahantz bekit,

 zure oroipen eztia

 baldin banu nik galdurik

 eta baldin jai egingo

 banu alai zu gaberik!

 

 Babiloniako alaba,

 gaxoa, dohakabea!

 Dohatsu hura, harengan

 jarri bainuen fedea;

 zugandik nuen zigorra;

 harengandik zuk zeurea.

 Bere txikiak eta ni,

 zugan bainengon negarrez,

 Kristo harrian bilduko,

 nik zu utzirik betiko

 hartaz jabetu beharrez!

 


inprimatu