inprimatu
Llama de amor viva - Maite-sugar bizi
Izenburua:
Llama de amor viva - Maite-sugar bizi
Sinadura:
Juan de la Cruz, (San)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Cruz, Juan de la

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
488-489

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Maite-sugar bizi

 

Juan de la Cruz, (San)

 

 Maite-sugar bizi (A)

 

 Animaren kantak, Jaikoarekin maitez bat-egite aldiko gozoan

 

 Nere barne-muņetan

 samurki zauri nuzun

 maite-sugar bizi leuna!

 ter-ter jo nuzu eta

 urra, ala nai izanez,

 elkartze gozo onen euna!

 

 Oi errealdi mee!

 zauri ezti bai ezti!

 eskugain legun, ikutu samur,

 zeru-zantzu duena!

 Zorrak oro ordainduz,

 eriotza bizi didazu biur!

 

 Oi suzko argi-mutil,

 zuen diztiraetan

 zentzu-leze sakon illunak,

 ipi-apa bitxitan,

 argi ta bero dauzka

 arrigarri ondoan Lagunak!

 

 Kolko ontan soillik

 ixilpe zagozan orrek

 maiteki, emaro, daragidazu,

 t'arnas egiņik gozaro

 onez gaņezka, eztitan,

 mamiki maitemintzen bainazu!

 

 ***

 

 Maite-sugar bizi (B)

 

 Nere animaren - muinik barrenean

 xauritzen nuzun - maite-sugar bizi!

 zuzen io bainazu, - erre nazazu bein!

 urra, oldar ontan, - bizi-onen mintza!

 

 Oi erretze guri! - zauritze kutun,

 eskugain legun! - ukitu mehe!

 zor oro berdinduz - zeru-usai baitu

 erioz bizia emaiten - didazu!

 

 Oi su-argi-ontzi, - argiz ta beroz

 zentzuen leize - beltz ilunenak

 eder eta garai, - argitzen baititu

 Maitearekin!

 

 Bakarrik baitzaude - nere galtzarrean,

 emeki, maitaro - iratzarten nuzu.

 Ta Zure arnas - zerutar orrek

 igurtzi naunean, - zeiņen goxoki

 maitemintzen nuzun!

 


inprimatu