Cántico espiritual
Juan de la Cruz, (San)
Gaztelu
Maite kantak
Kristo eta Anima ezkontideen alkar arteko olesak
Emazteak
NORA zaitut kuku,
Maitea, ni emen lagaz intziri?
Zauri nuzu-ta, ba zoaz
oreņa bezela nigandik;
oiuz narraizu, eta Zu igesi.
Arditegitik larrera
ibilli zabilzten artzai oriek,
baldin nere maitena
badakuszue, gaixo
nagola esan, miņez, il-urren.
Ibar-mendi gaindik
nere maiteen billa joanen,
eztut lore biltzerik,
basa-piztiez ez izu,
gaztelu ta muga iraganen.
Oi baso eta itzalpe,
Maiteak eskuz landuak naro,
oi zelai ori-urdin,
lore pinpiņaz bitxi,
esan zuetatik al dan igaro!
Izakiak
Amaika eder-jario
zailu joan da zuazti otatik,
eta begira zoala
aren itxuraz utsez
bai eder utzi ere jantzirik.
Emazteak
Ai, zerk senda nazake?
Egizu noizpait neregana!
Etzaidazu gaurgero
mandataririk bidali,
eztakite-ta nik nai dudana.
Or dabilzkit denak
zure ainbat ederren goresle,
eta naukate minbera;
il-urran ere nagozu
zer zeraz ari dirala zezele.
Baņa nola dirauk,
bizia, euregan bizi ezik,
Maiteaz gogoratzez
datozkikan gezitan
il-bizian agola errerik?
Biotz au zaurtu eta,
nola eztuzu senda nai izan?
Ostu izanik, nola
uzten duzu onela,
ta ostu duzuna ez eraman?
Itzali nere kezka,
ezer ez baitu aringarri!
Zakuszatela begiok,
auen argi bai zera:
Zuretzat bakar nai ditut ekarri.
Ager zakit beingoan,
il nadi zure ederra ikustez;
ain zuzen maitemiņak
ez baitu sendatzerik
begiz begi ikustez bestez.
Oi iturri gardena,
zure zillar-azpegi oietan,
barnean irarririk
dauzkatan begiņoak
erakuts bazenetza bepetan!
Ken itzazu, Maitea,
egan noa-ta.
Senarrak
Zatoz, usoa,
ara muņoa gaindik
iure egal-aizetan
zauriz oreņa, t'atsartuz dagoa.
Emazteak
Nere Maitea mendi,
zelaigune bakar, oiantsu,
urrutiko izaro,
ibai durundatsu,
aize eztien arnas-xistu;
gauaro izar lorea,
goizalde bitartera danean,
murmurika ixilla,
bakartasun ozena,
apari pozgarri maitasarrean.
Axeriak atzeman,
loretan baitago gure maasti;
larrosaz bitartean
egiņen dugu bilgo,
eztedi iņor mendian nabari.
Ago i, Ipar illa;
ator i, Egoa, maite-ekarle,
ufaka usaionez,
egiok baratzeri,
Maitea loretan dedin ase.
Ots, judear neskatil,
lili eta larrosa artean
urin-usai dirauno,
zagozte auzoetan,
ez egin otsik gure atean!
Kuka zaite, Kutuna,
soizu arpegiz mendi-aldea,
ta ez esan iņori:
otra izaroz bakar
dabillen onen lagun-taldea.
Senarrak
Egazti ariņ eta
leoi, basauntz, orein jauzkale,
mendi, zelai, ugaran,
euri, aize, sargori,
gaueko laztura begirale.
Lira atsegiņ eta
sirenen zora-kantuez, arren,
bego zuen aserre,
ormarik ez ikutu,
Lagunak ongiroz dezan atseden.
Emazteak egin du
gogozko atsegin baratzera;
bere gogara datza,
lepoa makurturik
Laztanaren besarte narera.
Sagarrondo azpian,
antxe zindudan nerekin ezkondu,
an nizun esku eman,
zure ama galdu zan
toki betean ziņan bizkortu.
Emazteak
Gure oea loretan,
leoi-aitzuloz bilbil ertsia,
purpuraz edaturik,
paketan eraikia,
urrezko milla iskilluz ornia.
Neska gazteak bidez
or dabiltz zure lorratzean,
pindarrez ukiturik,
ardo onduaz birbiz,
Jainko-urrinte-jario betean.
Ardangela barrunen
Maitetik edanik, gero ibar
inguru nindoala,
ez nekian besterik,
lenik narraion saldoa ere gal.
An nindun eradoski,
an zerakuskidan jakite naro,
eta naizen au osorik
Ari nintzaion eskeņi,
an nion itzeman emazte antzo.
Arima, dudan guzia,
Aren meneko jarduki baita,
orain enabil saldozai,
besterik ez eginkizun,
maite-izan dut soil ariketa.
Gaurtik erri-basoz
ez ikus ez arki ezpanendi,
galdu naizela esan,
maitetan ibil-eta
galdu-ustez nautela beretsi.
Goizalde otxaroan
bilduriko lore ta pitxiz
egiņen dugu txorta,
zure maitetan lore,
loturik nere adats-izpiz.
Nere lepoan bakar
zuk egan zenekusan berean,
so-eta an atzi geldi
baitziņan, eta zauri
erori begi otako batean.
Begira zindudala,
zureen itzalak nindun jantzi;
maite-samur zindudan,
orrela zuten merezi
nereak, Zugan joa jauretsi.
Ez nazazula gaitzets,
baldin lenen beltxeran banintzan,
so eidakezu orain,
begira ninduzunetik
doaiez eder bainuzu ni baitan.
Senarrak
Uso zuria kutxara
itzuli doa altxuma mokoan,
ta orain usapalak
maitekide laguna
batu du ibaiondo naroan.
Bakarrean bizi zan,
bakarrean du kabi egin,
bakarrean darama
bere maiteak bakar,
bakarrean dira maitemin.
Emazteak
Pozkida gaiten, Maite,
eta goazen zure ederrean
un gardena darion
mendi-muņo ikusle,
egigun bamago itzalunean.
Ondorean gorengo
artzulotara joanen gaituzu,
ondo gordeak baitagoz;
eta barnera egiņik,
mingrana-mistela edanen dugu.
An ager zaidakezu
nere arimak ain gogo izana,
an emanen didazu,
nere bizi zerana,
aurretik eman zenidana.
Eguras-artze ura,
urretxindorran txiunta gozoa,
ibarra, ango giroa,
gauaro izar narean
min gabe sar oi dan sulanboa.
Iņor ez ikusmira,
Etsaia ere izkutu zegoan;
bate zegon esia,
eta zalditeria
ur-begitik beera zijoan.
***
Orixe
Jainkorako maite-leloa
Anima
Non zaude kuku, Maite?
Emen nuzu mingulin.
Oreiņak antzo, iota
nadukazu maitemin.
Atzetik oska nuzu,
Zuk neri aldegin.
Sarobitik muņora
ardien zai oana,
baldiņ ikusten ba'duk
nik maiteen dudana,
esaiok nola nagon
min, illun, ill-urrana!
Zure billa niazu,
piztien bildur gabe
ez loreak biltzera,
mendira, ibarrera
arresi ta gaztelu
bizkor igarotzera.
Oi nere Maite orrek
landa zaituten oian
eta baso itsuak,
esaidazute, esan,
belardi loretsuak,
emendik igaro dan!
Izakiak
Ariņ igaro zaigu
zoramen dariola,
ta begiratuz utsez,
gu ikusiz doala,
daukan edertasunez
apaindu gaitu ola.
Anima
Ai, nork senda nazake!
eman zakit egitan!
Ez ibili geiago
neri mandaritan,
ez dakite mintzatzen
nik nai nuken neurritan!
Andik emendik, Zure
zoramen esanekin
zauritzenago naute
eziņ-esanarekin:
iltzear nadukate
bar-bar totel orrekin!
Zelan bizirik iraun
ez-leku ontan biziz,
eta maite-guziak
amuts geldieraziz,
Arek egin-ukitu
guziak illeraziz?
Zauritu baitidazu
biotz au, esaidazu,
ez al duzu sendatzen?
Lapurtu ba'didazu,
orrelan utzi bage
lapurtu au ar zazu!
Arren, begion argi,
ez eduki mingarri
nereok, senda itzezu
zaitzaten ikusgarri,
Zutzat bakarrarentzat
nahi ditut ekarri!
Maitemiņa sendatzen
ba-dakit neke dala;
aurpegi eder ori
agertu dakidala!
Zu begiz ikusteak
erioz il nazala!
Oi iturri gardena!
zillar-leiar orretan
agertuko ba'lira
nik nere erraietan
irarririk dauzkadan
begi oiek bet-betan!
Ken, Maite! Ba-niazu
egan.
Kristo
Itzul, usoa,
orein zauritu onek
gainduko du muņoa.
Zure egal oietatik
arturik otxaroa!
Anima
Nere maitea!: baso,
zelai gorde, oiantsu,
urrutiko izaro,
erreka txurrutatsu,
aize maiteen xixtu:
ori ta are zera Zu.
Gau ixil paketsua,
goiz-argitik urbilla,
bakardi ozenean,
musikaren ixilla,
maitasuna dakarren
apari zuzpergilla!
Matsa lore daukagu,
ta axariak atzeman,
egin dezagun xorta
arrosaz bitartean,
ez baita nabariko
iņor gure landetan.
Ixo! Ipar, erio!
Ego, maite-ekargarri!
io nere baratzean
usaien zabalgarri;
an aseko Maiteak
loreetan egarri.
Iudar neskax-lagunak!
lili ta arrosa artean
usai onek dirauņo,
zaute aldamenean;
arren, ez egin oles
gure etxeko atean!
Kuka zaite, Maiteņo,
menditara begira,
gorde ixil-gordea,
neskax-lagunak dira
izaro galduetan
dabillanaren billa.
Kristo
Arren, egazti ariņ,
leoi, orein txantxari,
ibar, mendi, ugalde,
euri, aize, sargori,
esnai ta amets artean
gau latzaren zaindari!
Sirenan zora-kantuz
dagizue arago,
gorde asarre ori;
ez txintik ein geiago
andregaiak lo egin
dezan seguruago.
Sartua da Laztana
gogo zun baratzean;
bere gogara datza
loa, bete-betean,
lepoa makurturik
Maiteren besartean.
Elkartuak gaituzu
sagar-ondo azpian,
an, eskuak emanez
senar-emazte giņan;
osasuna arki duzu
amak galdu tokian.
Anima
Gure oia lore da,
leoi-zuloz ertsia,
purpuraz iņaurririk,
pakeak eraikia;
bizkorren iskiloez
inguruan iantzia.
Zure urratsen segi
nexka gazteak doaz,
txinpartak ukituak,
birbiz, on dan ardoaz,
biotza bizkorturik
Iainko-usai gozoaz.
Maiteren ardangelan
edana naiz barnean;
berriz landa ontara
atera nintzanean,
saldoa galdu nendun
ezer ez oroitzean.
An eradoski nindun
iakite txit guriaz;
an eskeņi nintzaion
nerau, dudan guriaz;
bere nindula agindu
nion, danak utziaz.
Anima, dudan oro
eman nion mendeko;
naiz geio saldo-zai,
ez dut deus egiteko;
ontarako bakar naiz:
Maitea maitatzeko.
Aurrera larraiņean
ikusten ez nautela,
esanen dute, naski,
maitez galdu naizela:
galgarri nintzalarik
irabazi nutela.
Goiz otxean bilduzko
lore ta pitxiekin,
egiņen dugu xorta
Zure maitasunekin,
eta nere buruko
ille eio batekin.
Lepoan egan bakar
nik nenkarren illean;
so zenegion eta
bertan lotu ziņean;
zauri ziņan erori
nere begi batean.
Begi oiek neretan
eder ziņan ixuri;
ala nintzan txit maite,
ala zuten merezi
zuretan zekustena
nereetan iauretsi.
Ez esker gaizto neri,
nizaizulako beltxun;
so egidazu, beintzat,
begiz io baininduzun,
ederrez, zoramenez,
apain iantzi ninduzun.
Kristo
Ba-dator uso txuri
mokoan muskilakin
kutxara; uxapala
maite zeukan Arekin
urondo urdiņetan
batu dira alkarrekin.
Bakarrean bizi zan,
bakarrean kabia
egin du, bakarrean
du maite gidaria;
bakartasun aretan
artua du zauria.
Anima
Maita igun elkar, Maite,
goazen oian-barnera,
Zure edertasuna
mendian ikustera,
muņoari darion
uretik edatera.
Andik gorago dauden
artzulo gordetara,
aietan bi-biņook
ixil sartuko gara,
ta puni-sagardoa
dedakegu gogara.
An erakutsiko Zuk
nik gogoan dudana,
emain ere didazu
-nere bizi zerana-
aurreko egun artan
an eman zenidana.
Aizearen arnasa
txindorraren txioa,
izar dagon gauean
inguru on-giroa,
min gabe erretzen dun
sugarraren lanboa.
Etzegon iņor beha,
Txerren leize zuloan;
esi-barrua pake
iabalean zegoan,
eta zalditeria
ur-begitik zioan.
***
Onaindia
Barne-kanta
Emazteak
Nora jun zara, Maite,
ni emen lagarik min-garrasika?
Orein antzera zoaz
iges ni zauriturik;
emen nozu deiez, ta Zu gordeka.
Artzaiņak, larre-bidez
ortik bait-zoaze muinoan zear,
nik maiteen dodan A
baldin ba'dakuzue,
aul nagola esan, miņez ta iltzear.
Maitasunaren billa
mendi-aran orreik zear noake;
ez dot loraik artuko,
ez ni piztien bildur,
zakarrez ta mugaz andik nabilke.
Oi, baso ta leku itsu,
Maiteak jarriak eskuz emaro!
Oi, lorez jositako
barazki-zelai musker,
esan zuetatik danez igaro!
Izakiak
Milla eder-jarioz
arin igaro zan ibar otatik,
ta begiratu soillez,
bere itxuraz bakarrik,
guztia itxi euskun eder jantzirik.
Emazteak
Ai, nok osa nagike!
Onezkero neure zaitez, egitik.
Ez egidazu igorri
gaurgero geznairirik
nik naia esaten ez dakidanik.
Bai, or-an dabiltzanak
milla zoragarri Zutaz diņostez:
danak zauritzenago,
ta il-urren naukie
itz erdizko esan-ezin motelez.
Baiņa zelan dirauzu,
bizi, zagozanez ezin bizirik,
ta il-bearrez ba'zaukaz
Maiteaz gogartuak,
barrena dozula gezik beterik?
Zauritu bait-daustazu,
biotz au zelan ez dozu osatzen?
Ta ostu ba'daustazu,
zergaitik olan itxi,
zergaitik ez dozu lapurtua artzen?
Ito nere sumiņa,
au itzaltzeko beste ezpaita nainor;
zakusela begiok,
euron argi bait-zara,
ta Zutzat soilki nai ditut izan zor.
Erakuts betartea,
ta il nagizu zeure zizta ederrez;
maite-miņa ziurki
ez dau ezerk osatzen
itxurak ezik ta begiz ikustez.
Oi, iturri leiar bizi,
zeure zidarrezko nini orreitan
nik muinean josirik
daukadazan begiak
ņirņir ba'zeuskidaz dardar gozotan!
Ken egistazuz. Maite,
egazka noa-ta.
Senarrak
Biur, usoa;
or orein zauritua
zure egaizez da ageri
muiņo-gain, eder daula otz-aroa.
Emazteak
Oi, ene Maite!, baso,
ibar-arte, zelai bakar oiantsu,
oi ez lakoxe ugarte,
erreka soiņulari,
aize bigunaren maitezko txistu.
Gauaro ixil baketsu,
argi-nabarretik ur danekoa,
musika-ots ixilla,
bakar-leku ozena,
apari eder maite-min eztizkoa.
Azeriak eizatu,
loretan bai dago gure maastia;
larrosaz bitartean
egingo dogu txorta;
ez begigu iņortxok izu mendia.
Ago geldi, Ipar illa;
ator i, Ego leun, maite oroikor;
jo ene baratzean,
Aren usain-jario,
lilietan doke Maiteak azkor.
0i, judear neskatxak,
lore ta larrosak lurrun-ixurka
dirauen bitartean,
zagoze basaurian,
gure etxondoan ez ekin oin-oska!
Gorde zaitez, Maitetxo,
jo begi-zartaka mendi-erpiņak,
t'ez gero iņori esan;
baiņa jo, ugarte arrotz,
deslai doanaren neskatx-lagunak.
Senarrak
Egazti ego-arin,
leoi, basauntz, orein, orkatz jauzkari,
mendi, zelai, uralde,
euri, aize, sargori,
gau ernai igaroen izu dardari.
Arren, lira atseginkor
ta itxas-zora-kantuz dagitzuet zin,
bare zuen sumiņak,
t'ez ikutu ormarik,
Kutunak baketan atseden dagin.
Sartua da Emazte
opa eban baratz zoragarrian,
ta gogo beroz datza,
samea makurturik
Maite duanaren besarte eztian.
Sagar-ondo azpian,
antxe zinean bai nigaz alkartu,
an neutzun emon esku,
zure ama galdu zan
tokian bertan zu ziņan osatu.
Emazteak
Gure oe loreti
ingurutik leoi-lezaz esia,
gorritan edatua,
bakerik eragia,
eun urre-ikurdiz eder jantzia.
Zure lorratz atzetik
bidean dabiltza neska gazteak,
txinpartak ikututa,
ardao onduaz txerbel,
Jainko-lurrunetan bizkor barneak.
Ardangela ixillean
Maiteaz ni ase, ta gero ibarrez
abia nintzanean,
enekian ezertxo,
lengo elia be ez neban jarraiez.
An nindun ugatzatu,
an irakats eustan eztizko jakintza;
nik, ostera, nazana
oso neutsan eskiņi
betikoz emonik emaztezko itza.
Kemen ta dodan oro
Aren morroitako dot aukerazi;
ez naz gero eli-zain,
ez nik beste arlorik,
maite izan dot soilki jardun berezi.
Gaurtik ni usa zear
ez baldin ba'nabe ikus-idoro,
galdu nazala esan,
maite-jolaska ibilki,
galdua egiņik nabela atxilo.
Lora ta pitxi guriz
-goizalde otzean biok batuta-
egingo dogu txorta,
Zure maite-suz gara,
ene ule batekin alkar eiota.
Ule bakarņo ari,
nik lepoan egaz nenkarrenari
ene saman so zeuntson,
eta, Zu bertan barro,
neure begi baten jaus ziņan zauri.
Zuk ni begiz jotean
begiok ninduen doaiz edertu:
alan ninduzun maite,
ta alan eben merezi
Zugan ekusena, nireak gurtu.
Enagizu ezetsi,
beiņola azal baltz ba'ninduzun aurki;
orain so eikedazu,
Zuk begitu ondoren
eder-dirdira bai eustazun itxi.
Senarrak
Uso zuria barriz
abarraz kutxara yaku biurtu,
baita usapalak bere
ur-ertz orlegietan
maite eban laguna jarrugi dausku.
Bakarrean bizi zan,
ta bakarrean dau abia egin,
bakarrean daroa
bere maiteak soilki,
bakarrean au be maite-zauriz min.
Emazteak
Goza gaitezen, Maite,
ta goazen zure doaiz asetzen
ur gardena darion
mendi-muiņo aldera;
barnego itzalean sarta gaitezen.
Eta andik aurrerantza
artzulo goitara goakez gero,
txit ostenik bait-dagoz;
an bi-biok sarturik,
granada-mistela dogu txastauko.
An Zuk erakutsiko
nik apeta biziz gogo nebana,
baita emongo bere
an Zuk, ene bizia,
beste egunean emon zeustana.
Aizearen ats mea,
txindor eztiaren maite-leloa,
ibar ta ango giroa,
izar dan gau narean
min gabe erretzen daun sugar-lanboa.
Etzan iņor begira,
etzan Txerrena be agiri iņondik,
esia bake egoan,
zalditeria barriz
ur-begi aurrean joian jatsirik.
***
Akesolo
Emazteak
Non zara, Maite, ostendu
olan nozula izten zotiņez?
Oreina lez zara aldendu,
ni jo ondoren maitemiņez;
deika atzean ni... eta zuk iņes!
Artzaiok, zuen zortea
balitz larrez lar or zabiltzela
ene Maitea aurkitzea,
esaiozue onela:
Eri ta miņez ilten nauela.
Maitea non idoroko
mendi ta ibar naz billa joango;
ez dot lorarik jasoko,
ez pizti-izurik izango,
ta arresi ta mugak iragango.
Itauna gizakiei
Zuok, baso eta abaro,
Maiteak bere eskuz jarriok;
zuok, lorez txit oparo
iņaurritako zelaiok;
esan or zear al dan igaro.
Izakien erantzuna
Ederrak eder ereiņez
txara otatik joian lasterrez
eta euroi so egiņez
bere irudi uts bakarrez
jantzirik ditu itxi ederrez.
Emazteak
Oi, nork osatu naike ni?
Emon zakidaz Zu Zeu bein baten.
Ordainik ez bial eni,
ez dakie eta asmaten
gogoko dodan ezer esaten.
Guztiak niri or doaz
millaka eder Zutzaz kontaten.
Eta zauri barriz joaz
il-ainik nabe lagaten
totel deustenaz esan-mesaten.
Zelan bizirik dirauzu,
zeugan bizi ez baldin bazera,
ta gezi ilgarri badozu
len Maiteaz zeuk atera
edo dakizun guztia bera?
Zelan biotz zeuk baitu au
zauritu ta ez dozu osatzen?
Zelan zeuk ostu dozun au ez dozu
Zeutzat eskatzen
ta bein ostu au zeureganatzen?
Ixildu nire antziok,
Zeuk bestek ori ezin dau-eta;
asetu nire begiok,
euron argi zaitue-ta;
Zeu besterik ez dabe nai-eta.
Arren, zakidaz ageri,
il nadin Zure ederra ikusita;
maitasunez dana eri
Maitea aurrean eukita
bestela ezin dozu bizi-ta.
Iturri leiarrezkoak:
ai, zuen zidar-ispilluetan
Aren begi ain gozoak
banekusaz nik berpetan,
tint markatuak nire erraietan!
Ai, begiok ein albora,
egaz noa-ta.
Senarrak
Usoa, atzera;
or ageri da muiņora
zure egadaren aizera
orein eria egurastera.
Emazteak
Ene Maitea: mendiak,
ibar bakarti abarotsuak,
ugarteko lur barriak,
ur-andi durundutsuak,
aize legunen maite-txistuak.
Gauaro ixil baketsua,
egunsentia ingurukoa,
ots ixillezko soiņua,
soiņudun bakar-giroa,
maitezko apal-ordu gozoa.
Uxatu lukiak urrun,
loratan da-ta gure mastia;
artean egin dagigun
larrosaz sorta gorria,
eta iņor barik bego mendia.
Geldi, Ipar-aize, ator i,
maite pizgarri, ego leguna;
gure ortura etorri,
ta ixuri eure lurruna,
lore-usaiz ase dadin Kutuna.
Judako ninfa gazteak,
urrin-jario diran artean
larrosondo ta loreak,
zagoze kanpo aldean
eta, arren, ez jo gure atean.
Ostendu zaite, Maitetxo,
aurrez aur beitu mendietarantz:
baiņa ez esan ezertxo;
beitu bai irla atzetarantz
joakunaren lagunetarantz.
Senarrak
Zuoi nago, txori laster,
i, leoi, orein, orkatz triskarioi;
aran, mendi ta ibai bazter,
euri, aize sargorioi
eta gau-izu itzargarrioi:
Lamiņen kanten ederrez,
zuoi arentzat arrenka nago;
asko dau zuen aserrez,
ez jo esian geiago
lo egin daian aseroago.
Sartu da sartu laztana
bere gogoko baratz maitean
eta an da asero etzana
burua bake bakean,
bere Maitearen besartean.
Sagarpe zoriontsua!
Antxe zindudan bein emaztetu;
an emon neutzun eskua
ta zere ama bein loitu
zan lekuantxe zaitut garbitu.
Emazteak
Lorez dago gure oia,
leoien zuloz ondo zaindua;
errege-estalkiz jantzia,
bakean oiņarritua,
milla urre-estalkiz koroatua.
Neska gazteak badoaz
zure atzean antxintxikari,
txinparten ikututxoaz,
ardo gozoa edari,
Jainkozko urrin onez igari.
Maiteren gelan edanez
egonik, andik kanporakoan
zelaian zear joanez
danaz azturik niņoan,
lengo elirik barik ondoan.
An edei eustan barrua,
bere gozoen an emon barri;
eta an nik neure burua
Aren mende osoz jarri;
an emazte-itza emon berari.
Nire gogo ta dodanak
Arentzat baiņo eztau legerik;
agur, lengo artzai-lanak,
gaurtik ez dot egiterik
maitatzekoa baiņo besterik.
Gaur gero ez banakuste,
ez eta aurkitzen lengo lanetan,
galdu nazanik ez uste,
neure maitezko bidetan
irabazle urten dot, ez kaltetan.
Lore ta esmeralekin,
goiz-ozkirritan zoli baturik
sortak dagiguzan egin,
zure maitez loraturik,
neure ule-izpi bataz loturik.
A, Zuk nire idunean
egaz ikusi zendun izpia!
A ikusiaz bat ziņean
atan gelditu josia
ta nire begi batak eria.
Zuk niri begituago
zeure ederra zeunstan ixurtzen,
ta ninduzun maiteago,
ta neu ninduzun makurtzen
Zugan nenkusan guztia gurtzen.
Ez naizu, bada, gatxetsi;
len Zutzat izan banaz baltz ero,
ondo naikezu miretsi
Zuk begiratuaz gero
ederrez jantzi nozun ezkero.
Senarrak
Sartu da uso zuritxoa
arkan abarra bere mokoan;
batzandu da usapaltxoa
nai ebanaren ondoan,
ibar orlegien abaroan.
Bakar bizi zan usoa,
bakarrean dan bere kabia,
ta bakarrean daroa
Maiteak aren bizia,
berau be antxe maitez eria.
Emazteak
Poztu gaiten, Maite, bion
ederra ikusiz zeure ederrean;
ta sartu ur garbi darion
mendi eta tontorrean;
barnago daigun jo txara artean.
Gero goiko atxetarantz
bi biok gara bai zuzenduko,
ta arzulo gordeetarantz
joanda an gara sartuko,
ta granat-ura an miaztatuko.
An deustazu agertuko
ene gogoak naien ebana,
an niri eskuratuko,
neure bizi zaitudana,
lengo egunez emon zeunstana:
Aizearen bafadea
urretxiņolen kantu gozoa,
txarako atsein betea,
gauaro ederrekoa,
sugar errekor minik bakoa.
Ez dauka iņor begira,
Aminadab bere ez da somaten;
lasaituz doa estira,
ta zaldundia azken baten
ara aren aurrez berantz joaten.
|