inprimatu
Hazparnek Lissar zenari
Izenburua:
Hazparnek Lissar zenari
Sinadura:
Joxep
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Joxep

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1885.zk.
Orrialdea:
5

Hazparnek Lissar zenari

 

Joxep

 

 1

 

 Hemeretzi ehun ta berrogoi t'hiruan

 Arrosorio pestan Urriaren hiruan

 Oste haundian bazen, oi, gure Elizan

 Berri hau jin denian: Mera da hii izan!

 

 2

 

 Zenatur eta mera, Lissar jaun handia,

 Huna orai dolutan Hazparne herria

 Jakiteko zu zonbat zinen maitatia

 Beha ehortzetara bildu den jendia.

 

 3

 

 Ixil ixila dira bazterrak baratu

 Kurutzea denian karrikan agertu

 Xinpleki pasatzia baitzuen galdatu

 Hilaren nahia da osoki obratu.

 

 4

 

 Sartzen gira guziak Eliza barnerat

 Apezpiku apezak aldar'aintzinerat

 Mera onarendako otoitz egiterat

 Jainko Jaunak dezala har zeruetarat.

 

 5

 

 Herri guziak zaitu ederki segitu

 Azken egoitzaraino etzaitu kitatu

 Apezak tuenean otoitzak finitu

 Trixterik gira oro etxerat bihurtu.

 

 6

 

 Musde Lissar handia, zuk egin ongia

 Erran ditake dela parerik gabea

 Ageri eta ixil zuk bihotz handia

 Guzietarat baitzen beti idekia.

 

 7

 

 Ongi egile oroz ez gira gabetzen

 Hortaz orhoitu eta gira kontsolatzen

 Jauna joana gatikan, esposa gelditzen

 Zure dolu minean dugu parte hartzen.

 

 8

 

 Mera onaren ordain nor behar ezarri

 Karga haundia dela niri zaut iduri

 Kuraia handirekin lot beraz lanari

 Bertute oroz izan Hazpandarren gidari.


inprimatu