Bizi gera?
Joxe Miel
Guchi gerala gure etsayak
deadar egiten dute
eta bururik ez daukagula
askok esaten drgute.
Guchi bagera, ez bildur izan,
gure gain aurki zerate,
Zertarako ba ots aundiyakin
guchiren kontra zatozte?
Gaņera, gure iritziyetan
egidunak ta geyenak,
zazpireun milla izandu arren,
ez dira gauza berdiņak.
Buru bageko bagiņa berriz
aspaldi giņan galdurik,
orrelakuak ez dutelako
bestek garaitu bearrik.
|