Nere erriari
Josu-Miren
Donostiatik irten ezkero
Pasaira eldu baņo len
Antxe arkitzen da erri jator bat
Bide zabalen ertzien
Izene ez du euzkalduna, ez,
Bertakoak izanarren
Errera dala esan nai degu
Bertzo onen azkenien.
Iparraldetik Ulia mendi
Eta egoaldetik Altza
Auzo eder ta alaiagua
Aunditxuago balitza.
Gure zaitzalle Luis deuna degu
Berengana guk otoitza
Gaurko eguneko loikerietatik
Gorde daigula biotza.
Bolatoki ta pelotaleku
Plazaren onduan ditu
Gure zarraren joku maiteak
Nai genduke gogoratu
Baita ere aurten lenengo aldiz
Euskal-Jaia emen ospatu
Erreratarrok zaar eta gazte
Egun onetan saiatu
Garagarrillen Amazazpian
Asten dira emengo jaiak
Bost egunien izango dira
Erreran egun alaiak
Pake santuan igaro zagun
Danok gera ba anaiak
Ongi etorriak izango dira
Kanpoko gente guztiak.
Bertso onekin buka nai degu
gure gaurko goraberak;
lana egiteko gogo sutsua
ba-dauka beti Errera'k.
Bertako danai biotzetikan
eman nai degu eskerrak.
Agur guztioi, urrengo arte,
euskaldun maitagarriak!