inprimatu
Transistorra
Izenburua:
Transistorra
Sinadura:
Josepe D.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Josepe D

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
678.zk.
Orrialdea:
4

Transistorra

 

Josepe D.

 

 1

 

 Feirietarik etcherakoan

 motozikletan johaki,

 Mari-Terecha eni lotua

 ekartzen nuen gochoki.

 Garondoari ari zitzaitan

 ufa-ufaka eztiki.

 Noizean behin erraiten zuen

 «Zoin ona zaren, Iñaki!»

 

 2

 

 Herrira gabe arats apala

 hedatzen ari zelarik,

 Motozikleta gelditu nuen,

 bi hitz aipatu beharrik:

 «Mari-Terecha, nik maite zaitut,

 aspaldi-aspaldi danik!»

 Harek herabez arrapostua

 «Iñaki, nude ichilik!»

 

 3

 

 Bainan neskatcha etzen oiesa:

 mintza zitaken harekin.

 Jauna lekuko, egia zela

 bietan nion zin-egin.

 Present bat berme nahi zuenetz

 nion bertzalde galdegin:

 «Pott batean truk transistor-ño bat,

 Iñaki, nuke atsegin!»

 

 4

 

 Transistor hura erosi nuen,

 nezaken bezain begiko.

 Musu batekin onhartu zautan

 ekarri nion orduko

 Hura ibiliz eta adituz

 nitaz zela orhoituko,

 Elgarrekilan uda goiz batez

 lanpa-pean ezkontzeko.

 

 5

 

 Santsienean etzen ichiltzen

 transistor hura goiz-arrats.

 Mari-Terechak etzazken egin

 hura gaberik bi urhats.

 Kantu berriei emana zagon

 gogo, bihotz, boz eta hats!

 Nork asma horrek zezakedala

 noizbait andregaia ebats?

 

 6

 

 Kantore hits bat arras maizegi

 baitzuen hartan aditu:

 «Oui, méfiez-vous! Car l'Amour est fou!

 Il promet et puis... rien du tout!»

 Mari-Terecha durduzatu zen,

 trichtatu eta etsitu.

 Iluntze batez transistor hura

 athean nuen kausitu.

 

 7

 

 Letra batekin pausatu zautan

 alharzean transistorra:

 «Gaizo Iñaki, nitan ez konda,

 biak enganatu gira;

 Bihotz guzia desegina dut,

 nausitu zaio kedarra

 Azken buruan konprenitu dut

 amodioen gezurra!»

 

 8

 

 Bada munduan gauza ederrik,

 bainan nor fida heieri?

 Etcheradino sartzen dauzkute

 zorion eta tzarkeri.

 Eni, hasteko, ez othoi aipa

 radio-transistor hori!

 Behin betikotz bihotz-muñean

 egin baitauzkit bortz zauri.


inprimatu