inprimatu
Amodio hori
Izenburua:
Amodio hori
Sinadura:
Jazko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jazko

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1087.zk.
Orrialdea:
5

Amodio hori

 

Jazko

 

 1

 

 Bertsu berriak nahi nintuzke hementxe orai kantatu

 Erraitekotan izar pollit bat dudala zinez maitatu

 Gorputza eder begiak erne eta mihia ez mutu

 Xarmantagorik orainokoan ez nuen nihun aurkitu.

 

 2

 

 Amodioa zoin den beroa orduan nuen senditu

 Haren itxura nere gogoan orduan baitzen kokatu

 Gau eta egun ni baitan dago ezin dezaket kasatu

 Bizkitartean badakit ongi behar dutala mugitu.

 

 3

 

 Maitasun hori ez da garbia, izaitekotz kaltekorra

 Nere maiteak ez nu ni maite, beste bat badu segurra

 Zer eginen dut, zer eginen du: hortan da gure makurra:

 Hori ikusiz eta sendituz begietan dut nigarra.

 

 4

 

 Nere maiteak ez nu ikusten ez-eta ere aditzen

 Bere etxean urusik dago, ez duke iñoiz asmatzen

 Mutiko batek hari duela egun guziez pentsatzen;

 Balaki ere erran lezake ari naizela errotzen!

 

 5

 

 Horiek hola egia hor da, behar nuzue ulertu

 Ixil-ixila begiak hetsiz behar duta nik segitu?

 Sofrikario ezin jasana nola dezaket tapatu?

 Egia erran, iduritzen zait hobe dudala mintzatu!

 

 6

 

 Iluntze batez nere maitea nolazpait nuen kausitu

 Etxe barnean bakarrik zagon dena irri eta kantu

 Ni ikustean erran behar dut apur bat zela izitu

 Bainan abilki laster ninduen kanpo beltzerat haizatu!


inprimatu