Baserrira itzulpena
Jautarkol
Arri zabal onetantxen eseri ninduzun
burua ametsez josirik, kezkaz biotza illun.
Amets aien egarria etzait asetu iņun.
Zorigaiztoan emendik noizpait alde egin nun.
Udaberriko goiza zan. Maite-musu gartsuz
euzkiak ernai zun lurra, lorak nun-nai piztuz.
Txoriak kabi egiten alkar urrumatuz,
zilipurdika belartzan umek beiak zaituz.
Bizitza-sua piztu zan nere aragian.
egarri il-eziņa sortu biotz-muiņ-erdian
dei eztitsu bat entzun nun, ixil, belarrian,
ia utzirik baserri zarra, sar nintzan urian.
Jo nun, oialak zabalduz, bizitza-itsas gaitzan,
sartu lagun alaiekin atsegiņ-ondartzan,
ta, loraz inguraturik, bizitz-oturuntzan
ardoze ta maite-estiaz moskor-moskor nintzan.
Alare beti egarri ta goibel biotza,
ezti-txurrutaren urren, barnean mingotza,
beti ta nun-nai aurrean, eriotz zorrotza,
ta laga nuan baserri zarraren oroitza.
Ene baserri-oroipen bultzakor ta argia!
Ik urratu diak nere biotz-hundia.
Ik bultza ta zetorrek gaur kaiera ontzia
beti-betiko utzirik itxaso nasia.
Jaiki ta noan... Laister det begien aurrean.
Ara antxe... Baso-alboan, muņo-bizkarrean...
Zuri-zuria, patxaren belartza-gaņean,
zabal-zabal ataria, elizaren eran.
Agur, ene sor-lekua, euskal-lur donea,
riere aurtzaroko kutxa oroigaiz betea,
nere aitonen aitonen illobi maitea,
nere odol-iturburu kutsurik gabea...!
Nere eusko-odolaren deiak entzunda, ba-nator
maitasun-kabi bero bat ezarritzera or,
nere besoaz eustera orma oiei gogor,
gaurtik il-arte izatera baserritar jator.
Bai, gaurtik zuretzat nere besoen indarra,
nere buruko ametsak, biotzeko garra,
begietako malkoak, ezpaiņ-iriparra...
Gaurtik jure bizitza da, nere nai bakarra.
Su aundi bat piztu nai det sukalde otzean,
aingerutxoak ezarri seaska-utsunean,
mentu sendoak txertatu sagasti zarrean,
zorion-euzkia sortu baserri ilunean.
Aitonen oroigai-kutxa nai det aberastu,
aien izerdi zintzoa nereakin nastu,
aien ta nere bizitza maite-katez batu,
gaztelu zarrean kabi berria eratu.
Poztu, baserri, gaur-arte, maite-kabi utsa.
Poztu, gaurtik amaitu da zure alarguntza.
Poztu, ene gurasoak, begira onuntza...
Jainkoak entzun du zuen eskari-otoitza.