Bakarne
Jauregi, Koldobika
Bakarne ederra bizi zan
gurasoekin alaiki
basetxean
Ura lako langille bat
artuko zun amaikak
bere etxean.
Igande goiz guzietan
Jeisten zan bere amakin
txadonara,
ta jaupa entzun ostean
pozez bere amatxokin
mendiara.
Esan zion bein amari:
«Ama errian zeiñ ongi
bizi dian.
Gu baño obeto bai beintzat:
gu beti lanean zelai
ta mendian.»
Au entzun eta aitonaren
begi legor zar aietan
zenbat negar!
Ama diru zalearen
ezpain gateak, ostera,
irri ta par.
Il zan aitona ta jun zan
errira Bakarne ederra
diru billa.
Baña amak etzun dirurik
jaso, ta gañera galdu
neskatilla.
|