Bai erri gazoa...!
Jauregi, L.
Castilla-aldetik Euskal-Errira
natorren guzian,
naigabe ilun bat sortzen zait beti
biotzan erdian.
Ai! gure Euskera t'oitura zarrak
igesi dijoaz...
Bildur naiz laister ez ote geran
aztuko Jainkoaz.
Geok, Euskera t'oitura zarrok
uxatzen ai-gera,
txori lapurrak garitik uxa
oi-diran antzera.
Baņa Zergatik? Zergatik ote,
ene jaungoikoa?
¨Noletan ote-nai degu galdu
gure izen zintzoa?
Euskal-Erria Euskerik gabe...
bai-Erri gaxoa...!
Masti orritsu ederra baņa...
matsik gabekoa,
Loretegian il eta agortu
dan iturritxoa...