Artzai-neska
Jauregi, Koldobika
Eguzkia ba-doa
mendi-tartera:
mendi-goyak gorritzen
ta illuna, bera.
Dilin dalan artaldea
ibartik gora...
atzetikan artzayak
eta artzañora.
Or datoz artzai-nausi
ta morroitxoa:
nagusia galdezka
mutillai doa.
-¨«Ez al dek basetxe bat
bertan ikusi?»
-«Ura bai-basetxea
ziñez nagusi!
Ibayaren alboan
dago an beran
ura edaten dagon
ardian eran.
Ango baratz-sagardi,
baso ta lurrak,
ango bei eta idiak,
t'eize txakurrak!
-Ta ez aldek ikusi
bertan larrean
artzai-neska eder bat
bidots tartean?
Artzai mutil guziok
nai arengana...
Baña bera niretzat
izan au lana!
-Artzai neska-ederra
ikusi nuan...
Artzai beltzez jantziak
bere inguruan...
Bera... zuriz jantzita
an atarian...
Antxe ilotzik, zerraldo
zuri zurian...!
Aingeru-arpegia
eta iribarrez...
Artzayak inguruan,
berriz, negarrez.
Basetxera arin-arin
dua nausia...
¨Nork itxi odoletan
daunkan zauria?
Eguzkia sartu da.
mendi-ostean...
Odei eta mendiak
odol-antzean...
|