Artzai ona ta bildotsak
Jauregi, Luis
Bildots zuriak, artzairik gabe,
¨noruntz dijoaz goizean,
beren ardiak ain goiz utzi ta
txabola epel-maitean?.
Zintzilik dago zugaitzetatik
oraindikan goiz-lanbroa...
Oraindik ez da loretan urtu
goizeko intzaren malkoa...
Ogi-tartean ezkutaturik
ari da txistuka Artzaia...
Bildotsak ere nabaitu dute
artzai-janzkien usaia.
Zorioneko bildots zuriak..!
Benetan bai Artzai Ona..!
Zorion-gosez zegon bildotsak
arkitu du zoriona.
Besarka gozoz laztandu ditu
Artzaiak bere bildotsak,
ta alai ta pozez urturik daude
bildots zurien biotzak.
T'Artzai Onaren kolko-gaņean
jarririk beren buruak,
lo egin dute, txorik kabian
bezela, bildotsatxuak.
Artzai Onaren bildotsatxoen
lo gozoaren gozoa..!
Zorioneko laztan ta musu,
t'ogi eztitsu ta ardoa..!
Ardo antzeko Odol bizia,
Aragia dan, ogia,
Maitetasuna ta Indarra diran,
edari eta jakia.
Bildots gaxoak...! Etorri berriz
Artzaiangana goizean:
zuen zai dago, beso-zabalik,
gordeta ogi-tartean.
Etorri, ba, maiz indardutzera
Artzai Onaren larrean.