Ama Maria'ri
Jauregi, Luis
LORE EDERRENAK
"Bañan zergatik arduraz ta arretaz
Nik bildutako loreak daude igartuak?
¨ZErgatik daude igartuak?
¨Oyek, al dira, bada, pozkiro nik atzo
Or jarritako lore lirain aik, Amatxo?
¨Oyek al dira Amatxo?
Ai! zenbat aldiz egunabarran, alai choil
Nere zelaitan, beroiek biltzen ni nabil
Ai! zenbat aldiz ni nabil!
Ta ze pozikan etxerontz naizen itzultzen
Zutzat, Amatxo, dirala lor-aik oldozten (I)
Zutzat dirala oldozten!
¨Zergatik, bada, ainbeste arduraz ta arretaz
Nik bildutako loreak daude igartuak?
¨Zergatik daude igartuak?"
***
Olaxe niyon
nere barruan,
nere loretxu
lirañak
Zure alboan.
Ama, ikusirik
orririk gabe
igarrak.
Ta bat batian
aingerutxo bat
nere aurriañ
jarririk,
begi maitetsu
Zeru-irribarrez
auxe esan ziran
xamurki:
Begira itzazu,
oraindik ere
dariyote-ba
odola.
«¨Beñere igartzen
Eztiran lore
lirain-ederrak
nai ttuzu?
Ara, ba, ugari
zure biyotzan
sortzen ta anditzen
zaizkitzu.»
Zeruratu zan
aingerutxoa
eta ordutik
Zuretzat,
miñaren miñaz
atera ditut
biyotz-barrundik
banaka.
Kupitu zaitez
nere uskeriyaz
ta artu izkidazu
bai, Ama.