inprimatu
Agur Bachenabarre!
Izenburua:
Agur Bachenabarre!
Sinadura:
Jan Battitte
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jan Battitte

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
74.zk.
Orrialdea:
4

Agur Bachenabarre!

 

Jan-Piarre

 

 Errepika

 

 Agur Bachenabarre,

 Agur, sort-herria!

 Agur eta gora, Nabarro guzia!

 Lurretan bi parte,

 Bihotzez bat gaude:

 Aitoren semeak bethi bizi dire!

 Biba Nabarroa ta Bachenabarre!

 

 I

 

 Zauri bat agin dute etsaiek herrian;

 Muga tzar bat ezarri haurriden erdian:

 Parte bat Espainian bertza Frantzian.

 Erdaldunen meneko gaude errabian!

 

 II

 

 Jaun goikoa ez dute nahi ezagutu;

 Gure lege zaharra dute... ostikatu:

 Bainan gure odola ez da kanbiatu.

 Eskualdun seme gira, Eskualdun gira gu!

 

 III

 

 Chorignoa kaiolan chori da gelditzen:

 Arranoaren semek aita ukatzen.

 Jaun zerukoa zerukoa, bat dugu eginen

 Mundu huntan ez bada, bertzean bederen!

 


inprimatu