inprimatu
Emahuseko bi lagunak Bazko igande arratsean
Izenburua:
Emahuseko bi lagunak Bazko igande arratsean
Sinadura:
Jakes
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jakes

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
715.zk.
Orrialdea:
4

Emahuseko bi lagunak Bazko igande aratsean

 

Jakes

 

 1

 

 Biga ziren tristerik, Emahuserat ari...

 Hirugarren lagun bat juntatu zen heieri:

 Bideak nekatuak zuten denek iduri,

 Hitzik gabe ibilki, arpegia urduri.

 

 3

 

 Azkenik ethorriak galde egin diote:

 -«Zer gertatu zaitzue, izaiteko hain triste?»

 Kleofasek: «Zuk salbu, guziek badakite:

 Doluz dago Judea eta Jerusaleme»

 

 4

 

 - Denak doluz diozu? Zertako dolu hori?»

 - «Jesus profeta dute gurutzean ezarri

 Eta hil herenegun Bazko bezpera-kari:

 Uste ginuen bada nausi zela deneri!»

 

 5

 

 «Egun, hala da, berri espantagarriena

 Emazteki batzuek deraukute emana

 Jesusen hil-hobia hutsa dela den-dena.

 Piztu ere ba dela, aingeruek errana...»

 

 6

 

 - «Bainan, ametsak amets, ez dezakegu sinets:

 Emazteki-gogoa irakitean markets...

 Gu etxera goatzi, bihotz huts, aho kirets...

 Jesus Jauna bila da, amets guziak amets...»

 

 7

 

 Arrotzak hor zioten orduan ihardetsi:

 -«Gaizo itsu, uzkurrak, zertako ez sinetsi

 Profetek aintzinetik dutena erakatsi:

 Kristok behar zuela huez jalgi nagusi?.»

 

 8

 

 Eta Liburu Saindu gehienak kurrituz,

 Arrotzak, mendez-mende aginduak argituz,

 Erakutsi zioten errana zela, Jesus

 Ez zela nausituko baizik-eta sofrituz...

 

 9

 

 Arrotza mintza arau, bi gizonen gogoa

 Argi berezi batez izarniatuz doa...

 Biotzetan hedatuz graziaren beroa...

 Oi mintzo saindu haren gozoaren gozoa!

 

 10

 

 -Arrotza, Emahusen orai sartuak gira.

 Zato, zato gurekin afari egitera.

 Zurekin ilunbeak argaltzen ari dira...

 Oraino arlot gaude, zaude gure begira...

 

 Afaltzean arrotzak ogia zuen hautsi

 Eta benedikatu: hartan zen itsabasi...

 Bi lagunek pentsatu berehala Jesusi,

 Eta piztua zela duda gabe sinetsi...


inprimatu