Nere ametsetako etxea
Jakakortajarena, Txomin
Baina bein batez banoa
zelai ta soro barrena,
ta nun arkitzen det luma,
tajuz idekai dena.
Arri batzuek aurrera
azaldu dira lurrean,
gero beste arri asko
aurrenengo oien gaņean,
jaso zuten bat-batean
goinen goinera lurra.
Ta ara nun azaldu zaigun
apaiztegi opatua!
Emen nauka zoratua,
ederra bait-da benetan!
Auxen, auxen, ikusi nun
aspaldiko ametsetan
ta gaur diot benetan
etxe eder au ikustean.
Ba da orratik fedea
oraindik Euskalerrian!
|