Burgos aldeko eizak
Jakakortajarena, Txomin
Burgos'ko erri txiki
Arlote batean,
Bost lagun izan giñan
Eper eizean.
Eguna bota eta
Nekea soiñean.
Xato beltxak ler egin
Zigun atzenean...
Idi bat maiean,
Birritntzeko ustean
Erdel lurrunean
Sar giñan taldean;
Ez toki txar txarrera
Ase naiean!
Sartu giñan bezela
Zaunkaka zakurrak,
Leio atzean kuzkur
Atso zimurrak.
Oilo danak kakaraz
Arrantza asto izurrak,
Oartu gabe eztira an
Sartuko lapurrak
Biztanle zugurrak
Yo zitun bildurrak
Bost eusko aidurrak
Ase ezin makurrak,
Yango genitula ango
Txistor muturrak.
Sei etxe kolokan da
Eliz bat goitxoan
Gabeukatz bat ageri
Da lo zorroan;
Obitegirik eztu
Eleizak arloan,
Ezpaita iñor il denik
Oraindik gogoan.
Iñor ez arloan,
Iñor ez soroan,
Sei asto saldoan,
Lau txerri lertzoan.
Mandoa ilko dun aker
Usaia auzoan.
Etxe onentxonera
Yo genun albetan,
¡Gerriraiñoko loia
Atarietan!
Galduko ez ba'giñan
Danok loidietan
Yarri azi giñuzen
Asto zar gaiñeten.
Ez naiz ni olgetan
Yarriko birretan
Ango astoetan
Ta mando zarretan
¡Asto ta guzi iraulka
Giñan loietan!
¡Ura ango Aztakaren
Ikaragarria!
Bi astok antxen galdu
Zuten bizia.
Baiñan etzan asarre
Etxeko nausia
An ase genulako
Zerbait yan-isia...
Eskatu ur garbia
Ken dezagun loia
Ordu betera ia
Omen da iturria...
¡Zato beltxa anpatzeko
Au da alderdia!
Sukaldera sartu ta
Orma danak kear
Txistorrik ez da an ager
Makila zear.
Bilgo bildurgarri bat
Eta bi txaki zar.
Piperrak alda leikez
An gaur edo biar
Gelan ontzi ñabar
Lotsagarri-xamar...
Aulkirik an ez ar
Danak anka bakar
¡Prakak aska nai ta arto
Soloa bear!
Atso beltx ta tatar bat
Aurkeztu da atera
¡Ene bada arek egin
Zigun atera!
Eskuan txerri pertza
Ta atzetik aldera
Sendi polita dakar
Gu abetaltzera...
¡Ura aren yazkera!
Zazarkin aukera
Aren mintzoera
Piper miña bera
Poz pozik botako nun
Lisu batera.
Ontan danontzat eska
Dugu aparta
Nork bestela ixil-azi
Atso itz-ontzia?
Ikusi bazenuten
Uro ango larria!
Danak yan-eske ibili
Baitzuten erria
Gela bat itxia
Ilun ta txikia
Mai trinkin eria
Ona yan-tokia
Yaki zai ez digu ba
Yo gaberdia?
Noizpait ager dituzte
Gure lau eperrak
Gero piper luze ta
Mutur okerrak.
Urrena tipuletan
Min-min ta txikerrak
Arrunt oki giñuzen
Burgos'ko piperrak.
Atso zar alperrak
Par-murri ankerrak
Gure Yon aierrak
Galdera ederrak...
Arraultzik ez al duten
Yartzen akerrak?
Yan-usaiera berriz
Erriko elbiak
Ate zulotik sartu
Ziran guziak.
Mordoan asaldatu
Zituzten txaliak
Etzitun atzeratzen
Piper mingorriak...
Aur errukarriak
Urteten begiak
Katu gosetiak
Miauka larriak
Iñoiz an ezin egin
On apariak.
Bostentzat eska degu
Oia apalostean
Muturka sar giñuzen
Lasto pilean
Baiñan zeiñek lo artu
Alako oatzean?
Azkaka asi baikiñan
An oiñak sartzean
Gaiñera goizean
Irurak aldean
Lo artzeko unean
Belarri ertzean
Eun kirkir zitzaizkigun
Asi batean.
Begiak itxi gabe
Yo zuten zazpiak;
Ontan entzun ditugu
Dando larriak.
Etzula ta gauz onik
Molaz erritak
¡Gure atarrapuzkak
Etziran txikiak!
Auntz beltz ta itsustak
An datoz nagiak!
Eleiz atariak
Akerraz yosiak...!
¡Akerrai deitutzeko
Eleiz-txiliak!
Mendiruntz abitu da
Aker beltz saldoa
Guri ere erne zaigu
Itzul gogoa
Baiñan mendiko berri
Guk yakin naikoa
Bide lagun yatorra
Dala xatokoa...
Ardo bila auzoa
irauli osoa
¡Guri an yazoa
Ezta aipatzekoa!
Danan arte ezin anpa
Gure xatoa.
Geroago ikasi det
Biaromonean
Arrentzak zituztela
Eleiz barnean.
Itzuli ezgaitezen
Ogei bat urtean
Onda omen gendun ba
Erria yanean
Ez naiz ez atean
Sartuko eizean
Erdel lurrunean
Urte sail batean!
Eiza urri egin oi da
Burgos aldean.
|