Amonaren oilloak
Jakakortajarena, Txomin
"Baiņa, amandrea! Jas! au kolonio!
Oillo txar okin, zer gertatzen zaio?
Urterdi onetan, arraultz bat ez da jaio.
Auxen da lanbidea!
Aletan bertan jan dute urrea...
Atarramentua da, ba, gurea!
Egia diozu, Mattin, egia!
Nik daukat oekin egun gorria!
Lengoak zutela epertitxia?
Aitor nizun ainitxez...
Oraingoak era, ala bearrez!
aizpatxoak dira, zoritxarrez!
"Katua bezela xaguaren zai,
irrikatzen nago, arraultz bat jan nai!
Ta amabost oilloetatik bato ez da gai
bein erruteko gero...
Orrela alikatzen euki ezkero,
katuak erron zitun onezkero!"