inprimatu
Jundane Estebe Martira
Izenburua:
Jundane Estebe Martira
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
700.zk.
Orrialdea:
4

Jundane Estebe martira

 

 1

 

 Jundane Estebe martira,

 Oihergiko patrua,

 Agorrilan gerthatzen da

 Ainharbiarrak jun ginandin

 Hanitx besta hortara,

 Ez eskandal emaitera,

 Ez aharra xerkhatzera,

 Bena bai libertitzera,

 

 2

 

 Arrastiritan dantzatu;

 Plazer ere bai hartu,

 Eta ara akort heltu.

 Ulhuna zenin abantzu,

 Etxerat abiatu.

 Bi adixkide baratu,

 Abusione gerthatu,

 Eta hullan bizia galdu.

 

 3

 

 Etchegoihen eta Benta

 Uste dut deitzen direla;

 Desfortuna zen haiena!

 Koki saldo bat gibeleti

 Makhila-khalduka hasi,

 Gu lurrerat nahiz egotxi,

 Guri biziak idoki,

 Nahi baitzien segurki!

 

 4

 

 Koki saldo bat gibeleti

 Makhila-khalduka hasi,

 Ustez biziak idoki.

 Makhilak lurrerat utzi,

 Ganibetak idoki

 Eta txixtaka han hasi

 Guri sabelak ihaurri,

 Odolez eman igeri.

 

 5

 

 Mezu igorri berehala

 Donaphaleu hirila

 Musde Laugier-en xerkhara;

 Gimon barbera lagun harturik

 Jin zen gure herstera:

 «Alo, Jaun handi hanitxak,

 Erraguzie egia:

 Sendoturen giradia?»

 

 6

 

 - «Izan nuzu armadetan,

 Hanitx ospitaletan,

 Soldado blasatietan.

 Min horien parerik eztut

 Ikhusi nik haietan.

 Alo, Jaunak, koraje!

 Jinkuatan sinheste,

 Sendoturen zideie!»


inprimatu