inprimatu
Judu herratua
Izenburua:
Judu herratua
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
694.zk.
Orrialdea:
4

Judu herratua

 

L.D.

 

 1

 

 Jesus heldu zelarik kalbariora,

 Kurutzeaz bizkarra ongi kargatua,

 Galdegin izan zautan, umiliatua,

 Eia utziko nuen borthan pausatzera.

 

 2

 

 Nik erakutsi nuen hain bihotz krudela,

 Ezetz erran bainion, ezetz berehala:

 ŤAparta hadi hortik, gaixto kriminela,

 Hi borthan pausatzea afruntu dudala!

 

 3

 

 Ez da nehun gizonik, ez alimalerik,

 Judu herratuari kunpara daitenik:

 Ez dut uste deus baden munduan bizirik

 Ni bezala herrestan malurus dagonik.

 

 4

 

 Pasatzen nintzalarik hiri batetarik

 Bi burjes zitzaizkidan jarraiki ondotik,

 Erranez ez zutela ikusi gizonik

 Oi nik bezain luzeko bizarra duenik.

 

 5

 

 - Sar zaite ostatura gurekin, gizona!

 Gurekin edateko arno gorri ona...

 Pasa zaitzu pausatzea gau eta eguna

 Guk kunplituko dugu desira duzuna.

 

 6

 

 - Sar ere banaiteke etxean gogotik,

 Zuekin edateko arno on gorritik.

 Jarriko ez naiz, bainan egonen naiz xutik

 Tormantek hartzen naute, oi jarriz geroztik.

 

 7

 

 - Jauna, erranen duzu kurios girela

 Zure adinen berri galdetzen dugula:

 Ehun urte ditutzu eginak gisala,

 Edo zure bizarra tronpos da bertzela..

 

 8

 

 - Ene hezurrak dire arras gogortuak,

 Eta ene denborak ez akabatuak...

 Bi mila urte hurbil baitut pasatuak,

 Hortaz izan zaitezte oi seguratuak.

 

 9

 

 Izan naiz herrietan, bai hiri orotan,

 Gertha ahal ditaizken gerla guzietan:

 Izigarriko froga egin dut heietan:

 Herio belizak ez du indarrik ni baitan.

 

 10

 

 Mundua pasatu dut bortzgarren aldian;

 Guziak hiltzen dire zoin bere orduan;

 Eta ni ezin hilez ibilki munduan,

 Azken jujamendua ethorri artean.


inprimatu