inprimatu
Jean Paul Dartayet
Izenburua:
Jean Paul Dartayet
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1306.zk.
Orrialdea:
3

Jean Paul Dartayet

 

 1

 

 Jean Paul Dartayet

 gazte zintzoa

 Jainkoak deitu duena

 Ixtripu gaitza gure Makean

 Oraixe jakin dutana.

 Fede bihotzez hasi baituzu

 Egon igande eguna

 Jondoni Petrik ideki dautzu

 Zeruku ate burdina.

 

 2

 

 Beti elizan ikusi baitat

 Errespeturekin mezan

 Oloitz kartsuak jalgitzen ziren

 Hunen ezpain garbietan.

 Barnean zaukan fede azkarra

 Ageri zen lan-obretan

 Gaixo ail-amak parte hartzen dut

 Zuen dolu-nigarretan.

 

 3

 

 Azken pertsu hau, gazte maiteak,

 Egon beti bat herrņan

 Hori baitzuen klarki erraiten

 Bere lagunen artean.

 Errepikatuz desir beretan

 Dugun denek esku eman

 Sartu artean oro agian

 Jean Paulen zeru berean.


inprimatu