inprimatu
Jean Barbier
Izenburua:
Jean Barbier
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1325.zk.
Orrialdea:
5

Jean Barbier

 

 1

 

 Lauda dezagun alegrantzian Barbier apez garaztarra,

 Aurten mende bat, herd hunetan sortu zitzaikun izarra

 Arrabots gabe ereman baitu bizi balios ederra,

 Egun zuzen da ordain dezagun merezi zuen eskerra.

 

 2

 

 Ah! zein maiteki ospatzen zuen bere haurreko Garazi!

 Bertsutan usu bazter hauk oro ditu polliki goretsi!

 Herri guziak haren obretan ohoraturik dagotzi,

 Antxitxarburu bere jendekin ez baitu ere ahantzi.

 

 3

 

 Euskal-etxeko bizi-modua bihotz horrentzat zain goxo!

 Hunkigarriki pintatu dauku, on eta ezti, amaxo;

 Supazterrean irri karkailaz ait'et'ama eta haurtxo,

 Oro entzuten zagotzilarik kontu kontari aitaxo.

 

 4

 

 Aitaxok erran kontu zaharrak, Barbiek, ahantz ez ditezen,

 Gazte danikan artos-artoski izkribuz hartu zituen:

 Eta geroztik arizan zaikun laminen gauzen kondatzen,

 Bai eta bertze ixtorioxka harrigarrien berritzen.

 

 5

 

 Kondaira bitxi batzuetarik komediak jalgi ditu

 Ez zen orduan euskal teatro izpika bat baizik sortu.

 Jostagarriak eta errexak nahi zituen moldatu:

 «Irria luze, nigarra labur», zuen lelotzat hautatu.

 

 6

 

 Euskal-herriko ohidueri gain-gainetik atxikia,

 Bi liburutan nobela gisa gai hoi zuen edukia.

 Piarres delako lan gotor hortan zaiku xeheki jalgia

 Zer zen bakean, eta zer gerlan, laborarien bizia.

 

 7

 

 Barbier musikan entzuna baitzen, ibili zen kantu-keta;

 Euskal kantore moltxo eder bat orotarik bildu-eta,

 «Gure herria» aldizkarian, guziak, hitz eta nota,

 Argitaratu zauzkun ximenki, aintzina ditezen kanta.

 

 8

 

 Bera koblari izaki-eta, egin ditu hainitz bertsu;

 Bainan ez ahantz apeza zela, dena otoitz, kar eta su;

 Elizakotzat egin zituen lau-hogoi bat kantu kartsu,

 Arimen ganik Jainkoa ganat igan ditezen amultsu.

 

 9

 

 Barbier izan da Baxenabarren izar handienetarik:

 Harek bezanbat nehork ez baitu egiri euskal libururik.

 Lagunt gaitzala euskara zaintzen bizi den zeruetarik.

 Bai gora Barbier, gora Garazi, gora Euskadi osorik!


inprimatu