inprimatu
Jakitera
Izenburua:
Jakitera
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1945
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
21.zk.
Orrialdea:
4

Jakitera

 

 

 Bizia zer ditaken nork berak badaki:

 Urhats bakar batentzat hameka hurriki!

 Hitz hau heldu baitzaiku noiz-nahi gogora

 «Jakitera!»

 

 Atsegin gehienek itchura baizik ez:

 Kirets bat uzten dute ondotik, izaitez.

 Zonbat arrain nituen botako urera,

 Jakitera!

 

 Betti-i harmaturik izan da ihizin;

 Bainan gaturik ere hel-menerat ez jin.

 Joan deneko, erbiak jauzika hor dira:

 «Jakitera»

 

 Herriko medikuak amets bat egin du:

 «Abokat jarri banintz, banuke talendu!»

 Abokatak auzoan: «Ai ni zer barbera,

 Jakitera!»

 

 Gizon-geiak ukan du, gogoan zuena.

 Andre-geiak bihotzez bilhatu gizona.

 Ezkondu bezain sarri, biak arrangura:

 «Jakitera!»

 

 Hil-hurrana, Santsinek, bere baitaturik:

 «Arno hainitz edan dut; ez dena, damurik.

 Hustuko nuen azken sotoko pitcherra,

 Jakitera!»

 

 Sabantak, penaturik berrogoi bat urthez,

 Liburuak aurdikiz, dio hasperenez:

 «Hainbertze cherka eta, deus ezin argira!...

 Jakitera!»

 

 Jakitera, Jaun ona, zonbat eroriko,

 Zonbat huts egin gabe nituen utziko!

 Bainan lerra nindaiken bertze askotara,

 Jakitera!

 

 Bertan, hauk ondu ditut plazer egin nahiz:

 Zer arrakasta duten entzunik johan niz!

 Ez nintzen ozartuko heien egitera,

 Jakitera!

 


inprimatu