Au mundua!
I.C.N.
Ezdakit oinchen zer egiñ
edo zeñ bideri ekiñ
ezdet pakerik nerekiñ
ondo bizitzen alde guzira
eindet majiñabat alegiñ
baña alperrik danakiñ
aspertu naiz guziyakiñ
.
Lo egiten det nai aña
kunprituaz nere maña
amar orduz alajaña
nai detan arte egonagatik
sosegurik ezdet baña
ona izanik oi gaña
eta beraren tamaña.
Mayera nijuanian
beti billatzen det nik an
bai zer eran ta bai zer jan
mokaru goso aukeratuak
baditut beti mayian
baña obeto nayian
gelditzen naiz geyenian.
Begi auechek ez daude
ezercho ikusi gabe
nai aña ezpada ere
ikus garririk iñun badago
neriak beintzat an daure
ikusiya naiz sobrare
eziñ ase naiz alare.
Gorputz guziko gustuak
billdurtu gabe kastuak
dirutan ditut eskuak
onla bizitu naiz oraiñ arte
baña ill biar justuak
ematen dizkit sustuak
nere bizitzan astuak.