inprimatu
Bai euskarari
Izenburua:
Bai euskarari
Sinadura:
I.B.
Urkizaren iruzkina:
(T. Monzon ?)
Egilea(k):
I.B

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1501.zk.
Orrialdea:
5

Bai euskarari...

 

I.B.

 

 1

 

 Nigar xorta begitik iheska joatean

 Mesprexuz ezarria infernu atean

 Euskarak dio auhen etsitu batean

 «Ez naiz oraino hilko nere izatean!»

 

 2

 

 Gogorki dagolarik Hitzaren zurkaitza

 Euskaldun alorrak daut eskaini emaitza

 Mintzaira berezia ontasuna gaitza;

 Euskerazara sapa naizelarik haitza...

 

 3

 

 Zazpi abarrekilan arbola zen sortu

 Mende kirets honetsan behar du legortu?

 Nere mental bizia dator basamortu

 Ahoko iturria bazerait agortu...

 

 4

 

 Harpetako harriak igorriz abotsa

 Heldu derauku minez Euskararen otsa

 Daramagun bizitzan nor daukagu hotza

 Ala da euskalduna izateaz lotsa?

 

 5

 

 Keinka tzarrean gaude bi partetik orain

 Ez ito nahia naiz zaudeno nere zain;

 Duzu hartu erdara Euskararen ordain

 Onharturik otsoa zinelarik artzain...

 

 6

 

 Euskotarren gogoa bihurtuz idorra

 Bere haurriden kontra derama zigorra;

 Bat ondatzean dago bestea elkorra

 Gure herrian ari da garai gogorra!

 

 7

 

 Goiz argi batekilan ezin sinetsie

 Su bazterrean ama zagola etsia

 Ez dut atzeman etxen atea hetsia

 Berriro esperantza zuen baietsia...

 

 8

 

 Lurraren zauritikan bazetorren botza

 Zuzen arkaiz artetik garbi eta hotza

 «Euskara nahi dut ta bai ere bihotza

 Nehoiz semea izan ez dadin arrotza!»

 

 9

 

 Nortasuna eraikiz ekaia finkatuz

 Joan gaiten Herrinan gora oihukatuz

 «Erran BAI EUSKARAR! erdara ukatuz

 Borrokan, segi berme eskuak tinkatuz!»


inprimatu