Kontxesiri
Iztueta, J.I.
Maite bat maitatzen det, maitagarria:
Begi ederra du ta guztiz argia:
Daukat urruti,
Baņan ezin kendu det burutik
Aren itxura.
Saldu al baliteke pisura,
Urriaren truke,
Nork erosi faltako ez luke.
Ogeita lau leguaz nago aparte,
Bitartean badauzkat milloi bat ate,
Guztiak itxirik
Nai arren, ezin egon ixilik;
Beti negarrez,
Nere maite-maitearen galdez.
Ote dan bizi,
Biotz-biotzeko nere Kontxesi!
Egunaz argi gutxi, gabean illun,
Konsuelorik ez da neretzat iņun
Maitea gabe.
Egin ote nadin aren jabe
Oroitutzean,
Zenbait pena nere biotzean
Ditut igaro;
Maite det, eta ez da milagro!
Ai! au bakardadea eta tristura!
Nere biotz gaixoa ezin piztu da;
Ain dago illa.
Beti dabil konsuelo billa:
Bere artean
Benengo maitearen aldean.
Ordutxo biko,
Pena guztiak lirake ilko.
Nere maitea, zutuz ni oroitzen naiz,
Egunaz, baita ere gauetan txit maiz
Lotan ere bai.
Zu ikusitzera ni joan naiz;
Libre banengo,
Or nintzake egun bigarrengo,
Naiz orduan il,
Ez nuke izango batere miņ.
Leengo gau batean egin det amets,
Baņan pentsamentuak beti aldrebes
Irtetzen dira:
Ustez nengoen zuri begira,
Maite polita,
Kofrearen gaiņean jarrita,
Kontu kontari...
Nai nuen baiņan, ez nintzan ari.
Maite nerea daukat beti gogoan.
Ai, orain banengo ni aren alboan
Iņoiz bezela!
Jaunak amets au kunpli dezala.
Balitz konbeni,
Konsueloz ilko nintzake ni,
Nere ustean,
Maitetxoaren biotza ikustean.
Nere maite polita, ez da zer etsi;
Bigar ez bada ere, or nazu etzi
Lengo lekuan,
Allegatutzen naizen orduan,
Ai! ura poza!
Nere maite-maitetxo biotza!
Zuri begira,
Pena guztiak uztuko dira.
Zure gauza polit but or det nerekin,
Izkribaturik dago letra birekin:
K ta B dira;
Askotan nago oiei begira;
Ain dira piņak!
Maitetxo polita, zuk egiņak
Sedaz ederki,
Konkuan gorderik dauzkat beti.
Esperantzetan bizi, maite gozoa;
Noizbait kunplituko da gure plazoa,
Eta orduan,
Gauza txarrik ez artu buruan,
Lengoai utzi;
Ez degu pasatzen pena gutxi,
Preso sei urtez
Onduko gaituzte nere ustez.