(Bertsolari eguneko oroitz tantoak)[Bertsotan]
Lazkao Txiki - Lopategi - Mattin - Uztapide
Xalbador:
Andre zanaren soiñekoari
-1-
Pentsa zazute alargunduba
eztaike izan urusa,
dolamen unek, oi! ez dezala
adiskidia golusa.
Orain urtea, ziloan sartu
andreñoaren gorputza;
aren arropak antxen dilindan
penaz ikusten dut utsa.
-2-
Geroztik nihaur emen nabila
guzia beltzez jantzirik;
ez du pentsatzen nigar eiteko
ene begiak besterik;
ez pentsa gero, andre gaixoa,
badet munduan besterik
zure arropa berriz soiñean
jar dezaken emazterik.
***
Puntua:
Jainkoa lenbizi,
euskera urrena...
Lazkao Txiki:
ori egin ezkero
egiten da dena;
ortik igestutziak
ematen dit pena;
oi litzake guztiok
ein bear gendukena.
Bildurrari:
Zure mendean daukat barrena,
zu zerade gauz bat zurra;
edozein toki fiñetan ere
sartutzen dezu muturra;
gaur ere zuk eman diguzu
egundañoko egurra;
ikusten etzeradena, baiña
burrukatzen ez xamurra.
Zuk galtzen dezu amaika aldiz
askoren eginkizuna;
berez motela dana aguro
menderatzen dakizuna;
gorroto biziz itzeiten dizut
gaur-o, zu! -bildur lizuna,
gizon aundi ta fuertiak ere
menderatzen dituzuna.
***
Emazte zanaren soiñekoari, onela kanta zion:
Nere emaztea palta det eta
ara soiñeko txopera;
sarritan ura ez dedalarik
etortzen zera aurrera.
Zu etxean emen gelditu ziñan
ta emaztea lurpera;
len txuria ta alai ziñana
orain illun biurtu zera.
Baiñan anima egongo al-da
Jaungoikoaren onduan;
ain gaiztua ez baitzan izan
eriotzako orduan.
Nere emazte maitagarria
bizi zanian munduan,
-millaka esker soiñekotxoa-
zuk estalitzen zenduan.
***
Izkirimiri edo txistea ere onela eman zigun:
Euskalerrian bein gertatua
aitortu nai dizutet nik;
baldarrak gera, gutxi ikusi
eta zabarrak izanik.
Basarritar bat bein korreuan
peri alderuntz juanik,
-itxaron apur-apur batean
ta kontatuko-izutet nik-.
Polizia sekreta zan da
eta trenean zijuan,
bizkar gaiñean basarritarra
ukitu zuen orduan,
ta arek eskua sartu zuen
txamarraren poltxikuan,
iru erreal eman zizkion
eskalea zalakuan.
Ta poliziak ipiñi zion
zenbait asarrez soseta,
bere begira jarri zitzaion
zitaltasunez beteta;
gero zer gauza gerta zitzaion
txapatxua azalduta,
muin eman zion baserritarrak
santua zala uste-ta.
***
Mattin:
Gauzak egoki egitearren
dozu ainbat borondate,
orrela dira gaur egunian
euskaldun ainbat izate.
Kezka orretan ikusitzean
nik geiago zaitut maite
duda guztiak azaldutzera
aitagana etorri zaite.
Semeak zelan sortutzen diran,
au galdera garestia;
itz legunetan azaldutzeko
aitak ba-dizu ustia;
senar-emaztek dana emanik
maitetasunez guztia,
gero Jainkoak egiten digu
atzekaldeko guztia.
Eta orrelaxe gabiltza danak
maitasunaren labian,
frutuak sortzen maitasunakin
artu eta emanian;
ez naiz bear bada ondo agertu
esplikazio aundian;
gauzak obeto jakingo-ituzu
ezkondutzen zeranian.
***
Gogoa illun dadukat eta
asten naiz franko nekean,
ala ere denak barkatzen dira
ola asten den urtean.
Lagun guztiak maite ditut nik
biotza bete-betetan,
eta danakin nai nuke bizi
adixkide ta pakean.
***
Puntua:
Bururik ez duenak
txapelik bear ez,
Uztapide:
Zertarako ibilli
jasotzen indarrez?
jende guzia emen
ari zaigu parrez;
ekarri egin det nik,
baiño eraman ez.
***
Puntuak: aukera, aurrera, minbera, euskera
Uztapide:
Euskaldunok gerok guk
gauz ortan aukera;
galdutzia izango
litzake minbera;
oraindaiño bezela
jarraitu aurrera;
sekulan ez diteke
ola galdu euskera.
***
Il-kanpaiari
Auxen da lana gezur au orain
ezin biurtu egira;
ni amesetan ibilli eta
gero esnatzian begira:
pentsatu nuen emaztia ta
semetxua emen dira;
eriotzak-e ainbeste pena
ez du ematen urrutira.
Pena aundia artu nuan bai,
ni nola naizen umilla,
eta asia nintzan aguro
orazio baten billa.
Iru Aita gure errezatutzen
ai nintzan ixil-ixilla;
nik esan nuen, oi dana dala,
Zeruan gerta dedilla!