Erromeslari bidean
Iztueta
-Galdezka nabil ibilli
piņudi beltz eta itxi batean,
argiaren
paltan,
ote zen eguzkia itzali.
So batera ta so bestera,
kurpil bat karranka
deritzaida mundu osoa,
bei susa marruka.
Odola sukarrez bero.
Tolareko mosto
nirudien irakiņetan,
mozkorra zaņetan;
lozorroa soņean zear.
Atzetik dakart, nik negar!,
zentzu itxuen gurdia.
-Arratsa grix-eroria zen
eta Ondarretan nintzen.
Nire baitan niarduen.
Quoist besapean nekarren.
|