inprimatu
Ene bizia
Izenburua:
Ene bizia
Sinadura:
Izenik gabe (Elizalde, Jean ?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Izenik gabe

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1226.zk.
Orrialdea:
1

Ene bizia

 

Izenik gabe (Elizalde, Jean?)

 

 1

 

 Ene herria zira Baigorri

 Eman dautazu bizian hazkurri

 Hor sortu hor hil nahi

 Maite zaitut, ez da harrigarri.

 

 2

 

 Bidea luze etxetik herrira

 Zoin dorpe eskol katiximara

 Gogora heldu iragan denbora

 Xuxendu behar gazte den arbola.

 

 3

 

 Igandea behar mezaz ohoratu

 Auzo lagunek elgar hartu

 Jo pilota irri ta kantu

 Orduko karra orai banu.

 

 4

 

 Bestaz espartin xuritan emanik

 Fandango airoski mutxikoak bihotzetik

 Ote da orai holako egunik

 Segur enetzat ez segurik.

 

 5

 

 Adin ederrean nintzen ezkondu

 Haurren haztean denbora lastertu

 Banazka dira denak airatu

 Bainan penak enekin gelditu.

 

 6

 

 Astezkenetan ginuen herrian merkatu

 Etxeko Jaunak plazara bildu

 Kabala baino geihago tratu

 Ostatu xokoan bazen espantu.

 

 7

 

 Ene bizian mundua berritu

 Haren oldarra ezin dut segitu

 Beharrak egin saminki oihu

 Nagusi bortitza hori dut kausitu.

 

 8

 

 Hirur-garren adinera naiz heldu

 Biziak enganurik enetzat ez du

 Xahartzea zer zen ez dut asmatu

 Ezin bertzean behar onhartu.

 

 9

 

 Biziaren hegalak espos lagun zu

 Goazen luzaz biak eskuz-esku

 Maitasunak adinik ez du

 Xahar egunak eztitzen ditu.

 

 10

 

 Helburua biziak behar du

 Zonbat tristea litaken ez balu.

 Fede ta amodio bihotzean banu

 Azkenean gizonak hori aski du.


inprimatu