inprimatu
Aita Maximilien Kolbe aldaretan
Izenburua:
Aita Maximilien Kolbe aldaretan
Sinadura:
Izar-begi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Izar-begi

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1108.zk.
Orrialdea:
5

Aita Maximilien Kolbe aldaretan

 

Izar-begi

 

 1

 

 Aita Kolbe hori norbeit handirik izana da

 Azken gerla hortan, handienetarik...

 Huna nola... hitz laburrez

 941: mila bederatzi berrogoita lehen urtean uztailean

 Preso zen «Auschwitz» pairaleku,

 Presondegi dorpe aipatuan

 Norbeitek handik lekuak husturik,

 buruzagi alemanak berexi eta deitu

 zituen ordainez hamar gizon hiltzerat

 gosez eta egarriz...

 Hetan bazen sarjant gazte bat

 baita familiakoa Galowniezk...

 

 2

 

 Hortan Aita Kolbe ausartatzen da

 buruzagiari buruz -hau ez baitzen guti harritu-

 erranez:

 Galdegiten dut horren orde jartzea.

 Hunek arrapostu:

 «Nor hut hi ?...»

 «Apez katoliko bat osagarri hitsekoa

 Ene biziak ez du gehiago balio handirik!»

 Eta abian, beste bederatzi lagunekin emaiten

 dute, aita familiakoa aldiz gaztigutik kanpo.

 Gero bere laguak beer fedeaz eta bihotz suharraz

 ustatu zituen esperantzan, otoitzean, eta

 bigarren orde, berdin elizako kantuetan.

 Hunek zuen iraun gehienik.

 Besteak hil-eta, Andredena Maria

 aboztukoaren bezperan, kausitu zuten blzirik

 begitartea zorionez dirdiran

 eta azkenean pozoinez garbitu.

 

 3

 

 Eta karia hortarat, iragan igandean,

 Paulo VI-garrenak saindu-lerroan ezarri du

 Aita Maximilien Kolbe hori

 Erromako Jondoni Petri deitu Eliza nausian

 han mementoan bilduak diren apezpikuen aintzinean

 eta hogoi, hogoita hamar mila fededunen begietan.

 Aita Sainduak, goraki, azkarki

 erran du, itsusiak, biziki itsusiak

 zirela orduko molde eta urhats horiek

 urgulua erhokeria, bortitzkeria.

 Aita Kolberen moldea aldiz gora eman du

 «Synode» bilkurako apezpikuen begietan

 Aita Kolberen bihotza, karra

 Aita familiakoaren ordain jartzea

 gosez eta egarriz hiltzeko

 erranez lañoki, xinple, xinplea

 «Apez katolikoa niz».

 Zer erakaspena oraiko mementoan,

 duda hainbeste entzuten eta ikusten delarik

 bazter guzietan gai eta sujet premiatsuenetan

 eta ohoragarrienetan beretan

 hala nola apeztasunaz beraz, hoinbeste

 solas oker eta makur ibiltzen delarik!

 Oraino ere apez gehienak beren sailari

 gogotik eta fidel emanak direlarik

 jite ahula eta traba frango

 zana gatik oraiko jende moldeen erdian:

 Delako aita familiako Kolbek ordaindua

 han zen zeremonia hortan, nigarrez, zorionez

 eta esker onez gainditua.

 Poloniatik, zer nahi fededun,

 Aintzindariak ere Poloniatik, Alemaniatik, Japoniatik...

 Segur, balitake Kolbez kondatzeko:

 laburzki, haurrean frango lan emaiten

 zuen bere amari, ezin egonez geldirik.

 Gero Ama Birjinari galde eginik

 onerat egin zuen eta emeki, frango

 traba, nahigabe izanik ere gero eta

 kartsuago ari zen. Behin apeztu ederki

 bere saila eremanik eskoletan dela izpirituz

 eta gehiago bertutez

 Ama Birjinari biziki atxikia zen; hortaz

 apeztu-eta egin du luzaz egunkari

 edo hilabekari bat, harrapaka

 galdatzen eta eremaiten zutena.

 Egungotz hortan gelditzen gira...

 

 4

 

 Eta guk ere badugu gure orde

 gure bakotxaren orde, bere bizia

 eman duena, gu zerurat joaiteko

 Hura nor den!!!

 Orhoitzen girea!! Gogo bihotzez!!

 Hemen aitortzen ahal dugu...

 Jainko maiteak lagunt gitzala

 ez ahanzten, bainan orhoitzen

 gero eta hobekiago.


inprimatu