Aitachi zena gaichoari
Itzaina, Michel (Errola)
1
Ah! Orhoit nuzu nola Aitachik eskutik
Mendirat joaiten ginen chakurra odotik!
Beha dagolarikan, hedoien gainetik,
Entzun bitza bi bertsu gaur nere akotik.
2
Gizonaren hiltzea, Jauna, zoin den beltza!
Oro ichildu dira, ezen da arratsa.
Gau mutu pizu hartan bakar arrabotsa:
Hor Aitachik noiztenka hartzen duen hatsa!
3
Iduri zait mundia orai dela hautsi,
Edo bere gainerat zinkur, hozpil, hetsi.
Ah! Norbait bada falta, zertako Aitachi
Gaituzu hoin bakarrik lur gainean utzi?
4
Gaur hotz, salbai, heldu den erreka bapoak,
Lehen zer ichtorio, zer kondatzekoak!
Ezurren barneraino gaur latz den hegoak,
Lehen salatzen zauztan amets urrezkoak!
5
Ah! Zer nuen bada nik zure bigiekin
Kusten mendiak urre, zeru zola urdin?
Bainan zu mundutikan joaitearekin
Ni baitan ere zerbait hil ote da berdin?
6
...Bainan zertako bada holako auhenak?
Hitz horiek direa fededun batenak?
Aitachik zerutikan kusten gaitu denak.
Fini dira harentzat lur huntako penak.
7
Sendi zuelarikan Aitasok bizia
Brokatzen burrustaka, oigorphutz guzia!
Jauna, zion humilki, nere flakezia
Zoin den haundi zu gabe ez dut ahantzia.
8
Haren azken othoitza, betikoa nahiz,
Bake haundienean, herioa kusiz,
Zuk nai duzun bezala, Jainkoa, ni prest niz,
Ah! Ichante kusiko zaitut nere begiz!»
9
Aitachik bazakien gutik dakitena,
Goizean goiz ilhunik daudelarik denak.
Ichil, kasik ikaran, izaite mendrenak,
Zoin errechki joaiten den Jainkoaren ganat.