inprimatu
Senperetik bankarat
Izenburua:
Senperetik bankarat
Sinadura:
Itxaropen
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Itxaropen

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1747.zk.
Orrialdea:
5

Senperetik bankarat

 

Itxaropen

 

 1

 

 Senperetik Bankarat izatu naiz behin

 Xoratu nintzan eta alegeraturik

 Ezagutzak egin ta jin naiz ene etxerat

 Bihotza airos eta bertsuak eginik...

 Lai, lai, lai...

 

 2

 

 Huna hau ixtorio xinple xinpliena

 Baigorriko aldeak ezagutu naia

 Etorriko naiz berriz segur izan zaite

 Xoko hoien bidea ongi ikasteko...

 Lai, lai, lai...

 

 3

 

 Mendia ta pottokak bai-ta-re herria

 Zoin plazer dutan hortaz zuer aipatzea

 Zonbat gauz eder diren gur'Euskal-Herrian

 Denbora hartu eta ikusten direna...

 Lai, lai, lai...

 

 4

 

 Banka zer herrittoa, ttipi bainan pollit

 Ezagutu dutana ene bixit hortan

 Senpertar bat nintzen bai orai gutizia

 Eman dautat Baigorrik Bankarat joaitea...

 Lai, lai, lai...

 

 5

 

 Ez izi Senpertarrak ez dut ahantziko

 Bortitz, on eta goxo pasatu urteak

 Berriz etorriko naiz musean hartzerat

 Baso bat aintzinean indarrak berrituz...

 Lai, lai, lai...

 

 6

 

 Ixtorio hau utz hor, ez dezagun penik

 Senpere eta Banka biak dire azkar

 Orai ez da dudarik, euskara maitea

 Zu zirela errege euskaldun artean...

 Lai, lai, lai...


inprimatu