inprimatu
Alegera nintzelarik
Izenburua:
Alegera nintzelarik
Sinadura:
Itxaropen
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Itxaropen

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1784.zk.
Orrialdea:
5

Alegera nintzelarik

 

Itxaropen

 

 1

 

 Eguberri on!

 Bozkario, zorion!

 Udazkena akabatzen

 denean,

 Bihotzak dira loriatuak,

 Presentak prest emanak...

 

 2

 

 Haurren plazerrarentzat,

 Haundien irri batentzat

 Kanpoa da xuriz jauntzia,

 gau guziko,

 Tindatzaile baten obraren

 iduria bezalako.

 

 3

 

 Urte berria heldu da,

 Urrunean ezagun da,

 Aintzinekoa baino

 ederragoa,

 Beti ta gehiago,

 gozo gozoa...

 

 4

 

 Jende guziak dire lagunak

 Gerla guziak dire hilak

 Denbora gaixtoa da

 ater aldean

 Amodioa da errege,

 gure itzuian!

 

 5

 

 Etxe bakotxan,

 Irri eta kantu,suaren ondoan

 Bihotz barnetan

 Errespetu, gexotasun,

 biak bakean

 Famili osoa, anaitasunean

 Eguberri eta urte berriari

 begira direlakoan.


inprimatu