inprimatu
Agur anderea
Izenburua:
Agur anderea
Sinadura:
Itxaropen
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Itxaropen

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1722.zk.
Orrialdea:
5

Agur anderea

 

Itxaropen

 

 1

 

 Agur anderea!

 Gure etxetako iguzkia!

 Humilena zure bizia,

 Senar, haur, ta denen atsegina,

 Denekin sano eta urusa,

 Lana behin ere ez ukatuz!

 Huna eskualdun emaztea

 Azkar eta langilea,

 Gozoa eta maitagarria...

 Hain bertze gauz sortzen dire zure eskuetarik,

 Bereziki, ogia, baratzea,

 Gu denen azkurri direla orroituz!

 

 2

 

 Zure bizi osoa izan da

 Bertzen zerbitzuko,

 Eta maizenik zure burua ahanzten...

 Gure kanpañetako emaztea

 Mexpresatua da segur,

 Bainan nik diot,

 Hunek egiten dituen guziak behar direla.

 Bai, zinez zure bihotza urrezkoa da

 Bertzeri atsegin ekartzeko.

 Zure sakrifizio, pena eta lanak,

 Ez dire aski ezagutzen ez eta estimatzen;

 Huna zertako, aitor dezagun, guk, gizonek:

 «Biba gure emazteak

 Bohatsun beren fedearentzat

 Bari eta horien lehialtasunarentzat!

 Ohore zuri eskualdun andrea,

 Guziz itzalgabekoa!

 Agur Emazte!»


inprimatu