inprimatu
Herri urrats Senperen
Izenburua:
Herri urrats Senperen
Sinadura:
Aire, Mixel (Xalbador [II])
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Mixel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1851.zk.
Orrialdea:
7

Herri Urrats Senperen

 

Aire, Mixel (Xalbador [II])

 

 1

 

 Besta eder bat, aurten Senperen

 Ez da lehentze, bai hirugarren

 Egin beharra

 Dugu indarra;

 

 2

 

 Euskara laguntzearren

 Euskara laguntzearren

 Lapurtar ta Napartarren,

 Arabatar, Bizkaitarren

 Halaber Xuberotarren,

 Azken aipamen

 Han beti lehen

 Dauzkatan Gipuzkoarren!

 Bihar da Herri Urrats ta gaur'has

 Gaiten berotzen elgarren

 Gaiten berotzen elgarren

 

 2

 

 Bihotza bero, joanen gira,

 Senpere herri horren erdira

 Gure Euskara,

 Nahiz atera,

 Ilunpetarik argira

 Ikunpetarik argira.

 Laguntza batzu badira,

 Erranez mintzatzen dira

 Bainan ez gaitezke fida.

 Frantses gizonek,

 Berdintsu denek;

 Hitz eman ta erretira.

 Gu xoratu ta, nai dute bota

 Euskara zangon azpira

 Euskara zangon azpira.

 

 3

 

 Bainan Euskaraz, zerbait axola,

 Izanez geroz, onartu nola?

 Frantsesak ere

 Hainbat botere

 Daukalako parabola,

 Daukalako parabola.

 Ez ditaike segi bola,

 Ez nolazpait ez nehola,

 Edo nun dugu odola

 Euskaldunek nun,

 Har dezakegun,

 Guretzat on den eskola.

 Gauza segurra, bide bakarra,

 Daukagula Ikastola

 Daukagula Ikastola.


inprimatu